Ur-aztarna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: Ekoizle batek ekoizten dituen edo kontsumitzaile batek kontsumitzen dituen ondasun eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen den ur gezaren kantitatea da '''ur-aztarna'''. Erabilera ho...
(Ez dago alderik)

11:58, 30 ekaina 2014ko berrikusketa

Ekoizle batek ekoizten dituen edo kontsumitzaile batek kontsumitzen dituen ondasun eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen den ur gezaren kantitatea da ur-aztarna. Erabilera hori bolumen gisa neurtzen da, batera hartuta prozesuan kontsumitzen den, lurruntzen den eta poluitzen den ura, halako denbora jakin batean (pertsona eta erkidegoen kasuan) edo halako produktu-masa kantitatea ekoizteko, enpresen kasuan. Kontsumitzaile-talde guztien kasuan kalkula daiteke (esaterako, pertsonak, herriak, hiriak, lurraldeak, estatuak...), halaber ekoizle-tadle guztien kasuan (esaterako, erakunde publikoak, enpresak, sektoreak...).

Ur-aztarna adierazle geografiko esplizitua da, ur erabiliaren eta poluituaren kantitatea ez ezik, haien ubikazioa ere adieraten baitu. Haatik, ez du ematen informaziorik hartutako ur horrek nola eragiten dien (alde nahiz kontra) bertako ur-baliabideei, ekosistemei eta bizibideei.