Luis XVI.a Borboikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Louis XVI of France lotu du, Wikidataren arabera.
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
25. lerroa:
 
1792ko abuztuaren 10ean Luis XVI.a eta errege familia preso hartu zituzten. 1972ko abenduaren 3an zabaldu zen Luis XVI.aren aurkako auzia eta, girondinoek jarrera moderatua izan zuten arren, hiltzera kondenatu zuten nazioaren askatasunaren eta estatuko segurtasunaren aurka jokatzeagatik. 1793ko urtarrilaren 21ean hil zuten Parisko ''Place de la Révolution'' plazan (''Place de la Concorde'' gaur egun).
 
== Robespierren hitzaldia erregearen aurka ==
 
Luisen aurkako auzia, besteak beste Roberpierrek bultzatuta izan zen behean agertzen den moduan:
 
"Hemen ez dago inolako prozesurik. Luis ez da akusatua. Zuek ez zarete epaileak. Estatu gizonak eta nazioaren ordezkariak baino ezin zarete izan. Ez duzue gizon baten aldeko edo aurkako epairik eman behar, osasun publikoko erabaki bat hartu behar duzue, hau da, probidentzia nazionaleko ekintza bat.
 
Luis erregea izan zen eta errepublika ezarri dugu. Egin dituen krimenengatik galdu du Luisek kargua. Frantziako herritarrak erreboltariak izateagatik salatu zituen eta zigortzeko bere anaia maltzurrak erabili zituen. Garaipenak eta herriak erabaki dute berari bakarrik leporatuko zaiola erreboltari izatea. Beraz, ezin da epaitua izan: zigortuta dago, bestela errepublika ez dute absolbituko.
 
Luis epaituz gero, errugabea gerta liteke. Are gehiago, errugabea litzateke epaitua izan bitartean. Baina absolbitu egingo balute, ustezko erruduna izan baliteke, zer gertatuko litzateke iraultzarekin?"
 
1972ko abenduaren 3an
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}