Dashiell Hammett: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
47. lerroa:
Politikan, Aktibitate anti-amerikarren aktapean epaituta zeuden komunisten fidantzak lortzeko elkartekoa zen. 1951ean epaitutako batzuk ihes egin zutela eta, azterketapean jarri zuten elkartea. Hammmett deitu egin zuten epaiketara galdekatzeko: elkartearen jarduerei buruz eta fidantzak pagatzeko dirua jarri zutenen gainean. Hauen izenak emateari uko egin zion, Konstituzioaren 5. Emendakinak zioenean oinarrituta. Giltzapera eraman zuten. 6 hilabete eman zuen han. Astindu ederra izan zen hura.
 
Handik atera eta Hazienda bila joan zitzaion diru eske, hainbat urtetan irabazitakoen zergak ez zituelako ondo pagatu: dena bahitu zioten. Lagun baten etxera bizitzera joan behar izan zuen [[New York]]<nowiki/>en. Berriro azaldu behar izan zuen [[Joseph McCarthy |McCarthy senadorea]]<nowiki/>ren aurrera.
 
1961ean hil zen. [[New York Times]]-ek bere lanaren goraipamena egin zuen.