Dashiell Hammett: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
41. lerroa:
Urte hauetan egoera politikoa pil-pilean zegoen: Espainian [[Gerra Zibila]], eta Alemanian [[nazismoa]]<nowiki/>ren goraldia. Horren aurrean bera antifaxisten alde jarri zen: Pinkertongo garaietatik bere ideologia ezker aldera lerratu zen.
 
1941ean, bera osasunez hobeto zegoela, AEBak [[II. Mundu Gerra]]<nowiki/>n sartzerakoan, alistatu nahi izan zuen. Bada, hirugarrenean lortu zuen −dirudienez haren zalea zen harrerako medikua−. [[AleutianakAleutiarrak|Aleutiarretara]] bidali zuten. Bertan, beste zereginen artean egunkari bat plazaratu zuen. Hori ezin izango zuen bestela egin, hau da, armadan izan ez balitz: bizitza zibilean ordurako [[FBI]] atzetik baitzuen.
 
Gerra ostean, batetik, Mary alaba berarekin bizitzera joan zelako, eta, bestetik, alkoholarekin jarraitzen zuelako, Hellman uxatu zuen Hammettek. Azkenean, eta heriotzaren mehatxupean, utzi zion edateari, betirako. Hemendik aurrera, zintzotu eta idazten eta politikan aritu zen, eta Hellmanekin adiskidetu.