Dashiell Hammett: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikuluaren jarraipena egin dut
No edit summary
6. lerroa:
Amak txikitatik bultzatu zuen asko irakurtzera. Gazte, 14 urterekin, hasi zen lanean aitaren gaitz larri batengatik. Lan ugaritan aritu zen, harik eta bulegari postua lortu zuen Pinkerton detektibe agentzian.
 
=== Pinkerton ===
[[Pinkerton]] agentzian bulegari izatetik detektibe izatera pasa zen. Askotan bete zituen mota guztietako txostenak: iruzurrak, lapurretak eta, geroz eta gehiago, grebak hausteko lanei zegozkionak. Baten batek aipatu izan du: 1917an, horietako lan ez oso garbi batean, sindikalista bat hil eta guzti egin zutenean, bera ez zebilela handik oso aparte.
 
16 ⟶ 17 lerroa:
Bere detektibe lanetan segitu nahi zuen. Fatty Arbuckleren epaiketan lan egindakoa zela uste da. Baina 1922rako etsi egin zuen: tuberkulosiaren kontrako borroka ikaragarria zen eta, ordurako, neurrigabe edaten hasia zen.
 
=== Idazle ===
[[Pinkerton]] bulegoan detektibe-lanetan bederatzi urtez aritu ondoren, eta gaixotasunak atseden hartzera beharturik, izena eman zuen idazketa lantzeko ikastaro batean, Beteranoen bulegoak antolatu zuena. Generoen ezaugarriak aztertu ondoren, polizia-kontakizun laburrak idazteari ekin zion. 1923an agertu ziren lehen lan horiek ''Black Mask'' aldizkarian.
 
24 ⟶ 26 lerroa:
Bigarren alaba jaio zen 1926an. Tuberkulosia dela eta, bere alabak ez kutsatzeko beste etxe batera joan behar izan zuen, bizitzera joan ere. Honek eman zion idazteko askatasuna. Ez hori bakarrik, ordea. Aitaren ezpalekoa zen: emakumekoak zituen gustuko, edaria lagun. Beraz, hau izan zen orduko harremanaren hausturaren lehenengo pausua. Hala ere, 1927an sendatu guztiz eta berriro bueltatu zen Josephinerekin. Bi urte gehiago izan ziren elkarrekin. Gerora guztiz hautsi zuten harremana.
 
=== Eleberriak ===
Gero [[eleberri]]ak argitaratu zituen, ia denak oso epe laburrean idatziak −bizpahiru urteko tartea−: ''Uzta gorria'' (1929, ''Red Harvest, [[Xabier Olarra|Xabier Olarraren]] itzulpena''), ''[[Maltako belatza]]'' (1930, ''The Maltese Falcon, ''[[Xabier Olarra|Xabier Olarraren]] itzulpena). Azken horrek arrakasta handia izan zuen, J. Hustonek zinemara eraman zuelako. ''Kristalezko giltza'' (1931, ''The Glass Key''), ''Gizon argala'' (1934, ''The Thin Man'', [[Koro Navarro]]k euskaratua). Hemendik aurrera ez zen gauza izan taxuzko ezer gehiago idazteko.
 
=== Ospea ===
Azken urte hauetan idazle ospetsua zen. Osasuna berreskuratzeko bidean. Bizitza berria hasi zuen: festak, jende famatua, eta, nola ez, ospetsua egin zuen zurruterako joera. 1930ean Hollywoodera joan zen, diru asko eskaini baizioten bertan. Familia Los Angelesera eramango zuen, baina beste etxe batera. Ordukoa da [[Lillian Hellman]]-ekin izango zituen harremanen hasiera.
 
34 ⟶ 38 lerroa:
1937an gaude. Kazetaritza lan batzuk. Patrika bero: saldu egin zituen zinerako eskubideak. Zer edo zer emaztearengana iritsi zen oparien moduan, ezer gutxi, hala ere. Lanak agindu zizkien editoreei, baina hauek ez zuten sekula halakorik jasoko. Garai luze batez alkoholarekin zuen harremana eten bazuen ere, azkenean berriro ekin zion. Ondoren ospitalizazioa eta osatze luzea, Hellman alboan zuela.
 
=== Politika ===
Urte hauetan egoera politikoa pil-pilean zegoen: Espainian [[Gerra Zibila]], eta Alemanian [[nazismoa]]<nowiki/>ren goraldia. Horren aurrean bera antifaxisten alde jarri zen: Pinkertongo garaietatik bere ideologia ezker aldera lerratu zen.