Dashiell Hammett: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Jarraipena egin dut
6. lerroa:
Amak txikitatik bultzatu zuen asko irakurtzera. Gazte, 14 urterekin, hasi zen lanean aitaren gaitz larri batengatik. Lan ugaritan aritu zen, harik eta bulegari postua lortu zuen Pinkerton detektibe agentzian.
 
[[Pinkerton]] agentzian bulegari izatetik detektibe izatera pasa zen. Askotan bete zituen mota guztietako txostenak: iruzurrak, lapurretak eta, geroz eta gehiago, grebak hausteko laneeilanei zegozkionak. Baten batek aipatu izan du: 1917an, horietako lan ez oso garbi batean, sindikalista bat hil eta guzti egin zutenean, bera ez zebilela handik oso aparte.
 
Lan honetan lortuko zuen gerora paperetara pasako zituen istorioen ezagutza. Lan honek, ikusitakoak ikusi ondoren, sortarazi zion berezko kode etikoa: behar bada ez besteena bezalakoa, baina zorrotz zaindu zuena hil arte.
24. lerroa:
Bigarren alaba jaio zen 1926an. Tuberkulosia dela eta, bere alabak ez kutsatzeko beste etxe batera joan behar izan zuen, bizitzera joan ere. Honek eman zion idazteko askatasuna. Ez hori bakarrik, ordea. Aitaren ezpalekoa zen: emakumekoak zituen gustuko, edaria lagun. Beraz, hau izan zen orduko harremanaren hausturaren lehenengo pausua. Hala ere, 1927an sendatu guztiz eta berriro bueltatu zen Josephinerekin. Bi urte gehiago izan ziren elkarrekin. Gerora guztiz hautsi zuten harremana.
 
Gero [[eleberri]]ak argitaratu zituen, ia denak oso epe laburrean idatziak −bizpahiru urteko tartea−: ''Uzta gorria'' (1929, ''Red Harvest, [[Xabier Olarra|Xabier Olarraren]] itzulpena''), ''[[Maltako belatza]]'' (1930, ''The Maltese Falcon, ''[[Xabier Olarra|Xabier Olarraren]] itzulpena). Azken horrek arrakasta handia izan zuen, J. Hustonek zinemara eraman zuelako. ''Kristalezko giltza'' (1931, ''The Glass Key''), ''Gizon argala'' (1934, ''The Thin Man'', [[Koro Navarro]]k euskaratua). Hemendik aurrera ez zen gauza izan taxuzko ezer gehiago idazteko.
 
Azken urte hauetan idazle ospetsua zen. Osasuna berreskuratzeko bidean. Bizitza berria hasi zuen: festak, jende famatua, eta, nola ez, ospetsua egin zuen zurruterako joera. 1930ean Hollywoodera joan zen, diru asko eskaini baizioten bertan. Familia L.A.-ra eramango zuen, baina beste etxe batera. Ordukoa da [[Lillian Hellman]]-ekin izango zituen harremanen hasiera.
 
Emakumeekin izan zituen harremanetan ez zuen onartu fideltasunik. Garai honetan denbora eta dirutza inbertitu zuen emakume dotore eta ez hain dotoreetan. Koktelak bazituen festak, opariak, prostitutak, hotelak eta abar. Giro honetan ezagutu zuen L. Hellman. Sortu zen lotura gerora maitasunera lerratu eta bizitza osorako izango zen.
 
Lana:zenbait egokitzapen egin zituen, horietako batzuk ospetsuak (The Thin Man). Baina taxuzkorik ez. Komik mundurako elkarrizketak idazten emango zuen urte bat, hau ere oso ondo pagatu ziotelako.
 
1937an gaude. Kazetaritza lan batzuk egin. Patrika bero: saldu egin zituen zinerako eskubideak. Zer edo zer emaztearengana iritsi zen oparien moduan, ezer gutxi, hala ere. Lanak agindu zizkien editoreei, baina hauek ez zuten sekula halakorik jasoko. Garai luze batez alkoholarekin zuen harremana eten bazuen ere, azkenean berriro ekin zion. Ondoren ospitalizazioa eta osatze luzea, Hellman alboan zuela.
 
Urte hauetan egoera politikoa pil-pilean zegoen: Espainian gerra, eta Alemanian nazismoaren goraldia. Horren aurrean bera antifaxisten alde jarri zen: Pinkertongo garaietatik bere ideologia ezker aldera lerratu zen.
 
1941ean, bera osasunez hobeto zegoela, AEBak II Mundu Gerran sartzerakoan, alistatu nahi izan zuen. Bada, hirugarrenean lortu zuen −dirudienez haren zalea zen harrerako medikua−. Aleutianetara bidali zuten. Bertan, beste zereginen artean egunkari bat plazaratu zuen. Hori ezin izango zuen bestela egin, hau da, armadan izan ez balitz: bizitza zibilean ordurako FBI atzetik baitzuen.
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}