Teotihuacan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t removed Category:Arkeologia using HotCat
54. lerroa:
 
==Eskultura==
[[File:QuetzalTeotihuacanBusto_quetzalcóatl_en_Teotihuacán.JPG|thumbjpg|200px|left|[[Suge lumadun]]aren burua, Quetzalcoatlen tenplukoa.]]
 
Teotihuacango multzoko arkitektura bezala, gotorra eta arranditsua da eskultura ere. Dena dela, ez zuten eskultura monumentala landu. Erliebe modura zizelkaturiko buruak ([[Tlaloc]] jainkoaren burua, [[suge lumadun]]arena, etab.) eta maskarak dira eskultura aipagarrienak.
 
Maskarak hileta erritoarekin loturik zeuden adituen ustez, eta oso zurrunak dira, eskultura eta artea oro har bezala, baina batzuek agerian dituzte hildakoaren ezaugarriak. Harri gogorrean egiten zituzten maskarak, [[serpentina]], [[diorita]] eta [[onize]]an, eta [[obsidiana]]zko, [[pirita]]zko, [[granate]]zko eta [[jade]]zko mosaikoez hornituak dira asko.
 
==Pintura eta zeramika==
[[Fitxategi:Tepantitla Mountain Stream mural Teotihuacan (Luis Tello).jpg|320px|thumbnail|Tepantitlako horma-irudia]]