The Legend of Sleepy Hollow: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
 
Kondairak [[Connecticut]]eko Ichabod Crane maisu siniskoiaren narrazioa azaltzen du, maisu hau 18 urteko Katrina Van Tassel neska gazteaz maiteminduko da, Baltus Van Trasselen alaba bakarra, herriko nekazari eta lurjabe aberatsa, bai eta haren aberastasunaz ere, azken honen atzetik Abrahám "Brom Bones" Van Brunt gazte zakarra ere badoalarik. Udazkeneko gau lasai batez, Ichabod Crane handigura Van Tasseldarren etxaldean ospatutako Baltusen uztaren festara joango da. Bapo jan, dantzatu eta Brom nahiz gainerako herritarrek kontatutako istorio beldurgarriak harriduraz entzungo ditu, nahiz eta bere benetazko asmoa gainontzeko gonbidatuak joan ostean Katrinari bere maitasuna aitortzea izan.
 
[[Irudi:Ichabods chase crop.jpg|thumb|left|250px|Ichabod Crane gaztea atzetik Bururik Gabeko Zaldizkoa jarraika duela.]]
 
Arrakastarik gabeko maitasun aitomen bat burutu ondoren, Ichabod bihotza apurturik eta atsekabeturik Van Tasseldarren etxaldea eta Sleepy Hollow kokalekuaren artean dauden baso beldurgarrietan barna bere etxera zaldiz doa. Ustezko leku sorginduetatik igaroz doalarik, bere irudimen oparoa Baltuseko uztaren festan aipatutako istorioetako izpirituez betetzen joango da. Ustez britainiar espioia zen André maiorrak sorgindutako zuhaitz argiztatuaren albotik igaro eta behin, Ichabodek zingira beldurgarri baten aldamenean dagoen bidegurutz batean txanodun zaldizko batekin topo egingo du. Zaldizkoaren tamaina harrigarria nahiz zerion erabateko isiltasunak txunditurik, bere "bidelagunaren" burua haren sorbalda gainean beharrean zakutoan daramala ikusi eta erabateko izuikarak hartuko du. Haran hartako Antzinako Elizako hilerriaren alboko zubiranzko ihesaldi lasterrean, kondaiaren arabera zubian hesiar zaldizkoa "sugar eta azufrezko dirdai batean desagertuko omen zen", Ichabodek bere bizia salbatu asmoz zaldiz arrapalada bizian joan zen, estu eta larri bere zaldia haranaren behekaldera zuzenduz. Halere,maisuaren ikararako, deabruzko izpiritua zubira heldu, zaldia xaxatuz zutituarazi eta bere buru ebakia Ichabod Crane izutuaren aurpegira jaurti zuen.