«Mikmak»: berrikuspenen arteko aldeak

162 bytes added ,  Duela 8 urte
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
'''Míkmaq, Mi'kmaq''' edo '''mikmak''' ([[mikmakera]]z: ''míkmaq, míkmaw'' edo ''mìgmao'') [[Ipar Amerika]]ko [[amerindiar]] komunitate edo nazioa da, [[Kanada|Kanadako]] [[First Nations]]-etako bat delarik. Gaur egun, estatuen mugei dagokienez, [[Brunswick Berria]]n, [[Ternua eta Labrador]]ren, [[Eskozia Berria]]n, [[Eduardo Printzearen Uhartea]]n eta [[Quebec]]en bizi dira [[Kanada]]n; eta [[Maine]]n, [[Ameriketako Estatu Batu]]etan.
 
Suposatzen da gainerako amerindiar herri guziak bezalaxe, Asiatik etorri zirela, hamar mila urte inguru daramatzatelarik lur horietan. Orain dela gutxi arte, herri nomada izan da, negua barnekaldeko haranetan pasatzen zuten, udan berriz kostaldera hurbiltzen zirelarik, ehizara edo arrantzara. Gaur egun, batez ere kostaldean arrantzan jarduten dira eta "kanoen herria" deitu izan zaie.<ref>MAIA, Jon: ''Apaizac obeto''. Donostia: Elkarlanean, 2006. 111. orria.</ref>
 
Mik'maq herria 40.000 pertsona inguruk osatzen dute, eta horietatik gutxi gorabehera 11.000 [[algonkin hizkuntzak|algonkin hizkuntzen]] hiztun dira, zehazki [[mikmakera]]renak. Antzina [[hieroglifo]] idazkera erabiltzen bazuten ere, denborarekin [[latindar alfabetoa]] bereganatu zuten.
 
Gaur egun erreserbetan daude egituratuta, erreserba horiek dutelarik nazio izaera. Hori dela eta, erreserba horietatik kanpo bizi direnek ez dute mi'kmaq identitate ofizialik.<ref>MAIA, Jon: ''Apaizac obeto''. Donostia: Elkarlanean, 2006. 111. orria.</ref>
 
Aipatzekoa da herri haren eta euskal arrantzaleen arteko harremanen ondorio izan zen [[algonkin-euskara pidgina]], [[XVI. mendea|XVI.]] eta [[XVII. mende]]etan erabilia.
1.479

edits