Iparretarrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
kopiatutakoa kendu eta nire hitzekin idatzi
kronologia
60. lerroa:
===1998-2000===
[[1998]]an su-etena iragarri zuen, [[Lizarra-Garaziko Hitzarmena]]ren eta [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAren]] su-etenaren testuinguruan. [[2000]]ko apirilean lehergai bat zartatu zuen hutsik zegoen [[Lekunberri (Nafarroa Beherea)|Lekunberriko]] ([[Baxe Nafarroa]]) [[Jendarmeria|jendarme]] etxean, su-etenari amaiera emanez, egun batzuk geroago [[Arrangoitze]]ko turismo gune batean eztanda egin ez zuen beste lehergailu bat jarri zuelarik. Harrez geroztik ez du ekintzarik burutu. IKren sortzaile eta agintari nagusi bezala [[Filipe Bidart]] jo izan da, poliziak atxilotua [[1988]]ko [[otsailaren 20]]an [[Bokale (Lapurdi)|Bokalen]]. [[2007]]ko [[otsailaren 14]]an irten zen espetxetik, [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] itzultzeko behin-behineko debekuarekin. Gaur egun ez dago IK-ko preso gehiagorik.
 
==Erasoen kronologia==
'''1973-12-11''': IKren lehen erasoa [[Banka]]n ([[Baxe Nafarroa]]).
 
'''1977 amaiera''': Xan ​​Marguirault IKko kidea atxilotu zuten. IKren lehen kide atxilotua izan zen. Ondorioz, presoaren babeserako batzordeak eratu ziren. 1978 abuztuan aske utzi zuten. "Xan Komiteak" taldeen bidez, [[Ipar Euskal Herria]]n [[abertzale]]ak antolatu egin ziren.
 
'''1978-03-20''': IKko bi kide hil ziren zeramaten lehergailuak eztanda eginda. Hemendik aurrera, IKk ekintzak indartu egin zituen.
 
'''1978-03-26''': IKren sei lehergailuk eztanda egin zuten.
 
'''1981 apirila''': IKk beste bi eraso beregain hartu zituen: [[Baiona]]ko lan-agentzia baten aurkakoa eta [[Maule-Lextarre]]n industria-gizon baten helikopteroaren aurkakoa.
 
'''1981-05-01''': IKk [[Hendaia]]ko bi lan-agentzia erasotu zituen.
 
'''1981 abendua''': IKko kidea zen Xabier Manterola atxilotu zuten. [[Saint-Paul-lès-Dax]]eko aurrezki kutxa batea arma bidez lapurreta egitea egotzi zitzaion.
 
== Borrokan hildako IK-ko kideak ==