Nazioarteko erakusketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Marklar2007 wikilariak «Erakusketa Unibertsal» orria «Erakusketa Unibertsala» izenera aldatu du
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
'''Erakusketa Unibertsala''' herrialde batek antolatutako erakusketa publiko bat da. Hiru astetik sei hilabeteetara irauten du. Historikoki, Erakusketak, Expo ({{lang|en|''Exposition''}}) bezala ere ezagunak, zibilizazio [[burges]]aren lorpenak eta sorkuntza teknikoak erakutsi eta zabaltzeko sortu ziren. Nazioarteko erakusketa handiak egiteko ohitura XIX. mendearen erdialdera sortu zen eta bertan, era baketsuan [[herrialde]] bakoitzak harrotasunez bere kokagune edo pabilioian, bere sorkuntzak edo berezitasunak erakusten ditu. Lehenengo erakusketa unibertsalak industrializatutako munduaren hiriburu nagusietan egin ziren eta hori bera nahiko adierazgarria da; [[Londres]] (1851), [[New York]] (1853) eta [[Paris]]en (1855).
 
== Londreseko Erakusketa Unibertsala ==
 
1851ko maiatzaren 1ean, Nazioarteko Erakusketa zabaldu zuten Londresen. Erakusketak izen hau zuen: "Exhibition of the Works of Industry of all Nations" (Nazio guztietako industria lanen erakusketa).
 
Goizeko bederatzietatik hamar eta erdiak artean sartu ziren aretoan. Hamaika eta erdietan ministroak, enbaxadoreak eta Canterburyko gotzaina heldu ziren. Victoria erreginak karrozan egin zuen Buckinghameko jauregitik harako bidea, familiako kide guztiekin batera. Hamabiak puntuan, erakusketan sartu eta prest zeukan aulkian jarri zen, bitartean "God save the Queen" kanta abesten zutela. Ekitaldiaren hasieran, Alberto printzeak txosten bat irakurri zuen. Gero, organo batzuek jotako abestien artean, erakusketa osoa ikusi zuten. Viktoria erreginak honakoa esan zuen: "Erakusketa zabalik da". Ostean, Londres osoan izan zuten horren berri tronpeta eta artilleria hotsen bidez.
 
Hipodromoan zaldiketa erakustaldiak antolatu zituzten eta Leicester Square plazan mundu osoko lekurik ezkutuenetako argazki erraldoiak ipini zituzten.
 
Egun hartan ia 50.000 lagun izan ziren Erakusketan, baina sarrera merkeagoko egunetan ia 200.000 lagunek ikusi zuten. Estatuek harro erakusten zituzten euren standetan lortutako berrikuntza teknikoak. Britainia Handiko industriari handiek entzun zituzten hitzik gozoenak, fabrikazio tekniketan emandako aurrerapausoengatik. Britania Handia munduko burua zen, zalantzarik gabe.
{{zirriborroa}}