Atzeraldi Handia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
96. lerroa:
 
==<nowiki/>==
[[1990eko hamarkada]]ra arte Irlanda Europako ekonomia pobreenetakoa zen errenta termino erlatiboetan. [[1987]] urtean izandako gobernu-aldaketak [[politika ekonomiko]]a aldaketa sakonak ekarri zizkion herrialdeari: [[gastu publiko]]a orekatu egin zen eta bereziki [[Sozietateen gaineko Zerga]]ren tasa murriztu egin zen, Europako beste herrialdeetan arrunta den %30tik gorako tasetatik %10aren inguruko tasa batera. Horren ondorioz, [[atzerriko inbertsio]]a erruz heldu zen Irlandara, hamarkadetan zehar oso txikia izan zen hazkundea Europako hazkunde tasa altuenetara aldatuz. Nazioarteko ekonomietan, ''Tigre Zelta'' deitu izan zitzaion Irlandako ekonomiari garai haietan. Atzerriko inbertsioak [[elektronika]] eta [[software]] sektoreetan izan ziren. [[2001]] urtetik [[Puntucom burbuila]]ren leherketak eta [[Ekialde Europa]]ko herrialdeak [[Europar Batasun]]era sartzea atzerriko inbertsioen gutxitzea ekarri zuen, herrialde horietako lan-indarraren kostuak txikiagoak baitziren. Aldi berean, herrialde horiek Irlandak hainbat urtetan zehar Europar Batasunetik jasotako diru-laguntzak nabarmen murriztu zituen. [[2008]] urtera arte, ordea, hazkunde tasa handiekin jarraitu zuen, [[finantza sektore]]aren garapen itzelari <ref>Langileen %14ek finantza-sektorena egiten zuten lana.</ref> eta [[higiezinen burbuila]] ikaragarriari esker<ref>{{es}} {{Erreferentzia
|izena1=Daniel
|abizena1=Finn
|izena2=José Antonio
|abizena2=Gutiérrez
|izenburua=La crisis de Irlanda: los gemidos del “Tigre Celta”
|url=http://www.anarkismo.net/article/20651
|urtea=2011}}.</ref>. Higiezinen burbuila elikatzeko, [[hipoteka]] kopurua ugaldu zen, eta bertako bankuek nazioarteko merkatuetara jo behar izan zuten finantzazio bila, zor itzela metatuz.
 
[[2007]] urtean higiezinen burbuila lehertu zenean, bankuen egoera jasanezina bilakatu zen. [[2008]]ko lehenengo bi hiruhilekoan [[Irlanda]]ko BPGa jeitsi egin zen eta beraz herrialdea ofizialki atzeraldian sartu zen [[Europa]]ko lehen herria izan zen. [[2008]]. urteak aurrera egin ahala, egoera ekonomikoa okertuz joan zen eta likidezia faltak [[Irlanda]]ko bankuak kaltetu zituen. Azkenik [[2009]]ko [[urtarril]]ean, gobernuak [[Anglo Irish Bank]] bankua nazionalizatu zuen. Horrez gain, [[Allied Irish Banks]] eta [[Bank of Ireland]] bankuetan kapital ugari sartu zen, hankaz gora zegoen bankuen balantzea egonkortzeko asmoarekin.<ref>[http://www.rte.ie/news/2009/0121/angloirish.html ''McAleese signs Anglo Irish Bank Bill'' RTE News webguneko albistea.]</ref>. Bitartean, langabezia etengabe haziz jarraitu zuen, eta 40 urteko hilabeteko hazkunderik handiena izan zuen, egunero 1.500 pertsonek euren lanpostua galduz.<ref>[http://www.rte.ie/news/2009/0204/employment.html ''Jobless rate could hit 400,000 - Cowen'' RTE News webguneko albistea.]</ref> eta guztira 400.000tik gora langabetu izatera iritsi zen.
 
=== Britainia Handia ===