ZEN plana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''ZEN plana''' edo, gaztelaniaz, jatorrizko izenaz, '''Plan ZEN''' (Plan Zona Especial Norte) Espainiako Gobernuak ([[PSOE]]) [[1983]]an [[ETA]]ri eta oro har [[ezker abertzalea]]ri aurre egiteko argitara eman zuen plana da.<ref>[http://www.askatu.org/aubisu/docs/01 Analisis Plan ZEN. Amnistiaren Aldeko Batzordeak]</ref> Aldi berean, [[GAL]] antolatu eta martxan jarri zuen. Izan ere, [[Jose Barrionuevo]] Barne Ministroak aurkeztu zuen ZEN plana komunikabideen aurrean, gerora GALen parte hartzeagatik kondenatuko zuten pertsona berak hain zuzen.
 
PSOEk Espainiako Gobernua eskuratu eta hiru hilabetera sartu zen indarrean, 1983ko urtarrilean, parlamentuaren inongo esku hartzerik gabe. Horren aurretik "ETArekin amaitzeko dekalogoa" ere aurkeztu zuen PSOEko gobernuak [[1982]]ko [[urriaren 31]]n.