«Domain Name System»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
 
DNS-k zerbitzari asko erabiltzen ditu, era hierarkikoan antolaturik, eta mundu osoan zehar banaturik. Ez dago munduko [[host]] guztien datuak dituen DNS zerbitzaririk. Horren ordez, datu horiek DNS zerbitzarien artean daude banaturik. Hasiera batean, hiru DNS zerbitzari mota daudela esan genezake: DNS erro-zerbitzaria (root servers), goi-mailako zerbitzariak (TLD Top Level Domain), eta jatorrizko zerbitzariak (authoritative server). Zerbitzari hauek era hierarkikoan (zuhaitz egitura) kokatzen dira, irudian ikus daitekeen bezala.
 
[[File:Dns zuhaitza.jpg|DNS zerbitzarien egitura|500px]]
 
Zerbitzari mota hauek nola egiten duten lan ulertzeko, suposa dezagun bezero batek www.nireherria.eu host-aren IP helbidea ezagutu nahi duela. Horretarako, lehenik eta behin bezeroak erro zerbitzari bati galdetzen dio, eta honek .eu motako TLD goi-mailako zerbitzariei dagozkien IP helbideak bueltatzen dizkio. Ondoren, bezeroak .eu TLD zerbitzari hauetako
bati galdetzen dio, eta honek nireherria.eu host-aren jatorrizko zerbitzari baten helbidea bueltatzen dio. Azkenik, bezeroak nireherria.eu [[host]]-aren jatorrizko zerbitzari bati galdetzen dio, eta honek www.nireherria.eu [[host]]-aren [[IP helbide]]a bueltatzen dio.
 
[[File:Dns funtzionamendua.png|DNS protokoloaren funtzionamenduaren adibidea|600px]]
 
Hona hemen prozesuan parte hartzen duten hiru zerbitzari moten azalpenak:
27

edits