Juan Carlos I.a Espainiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|Koro}}
 
{{Agintari infotaula
| trataera = Berorren Maiestatea
34 ⟶ 32 lerroa:
Joan Karlos [[Erroma]]n ([[Italia]]) jaio zen [[1938]]ko [[urtarrilaren 5]]ean eta Joan Karlos Alfontso Victor Maria Borboikoa izenarekin bataiatua izan zen. Aitaren aldetik, [[Alfontso XIII.a]]ren iloba da eta Joan Karlosen gurasoak [[Joan Borboikoa]] eta Battenberg(Bartzelonako kondea) eta Maria de las Mercedes Borboikoa-Dos Sicilias eta Orleans (Dos Siciliaseko printzesa) izan ziren.
 
Bere ahaideek ''Juanito'' deitzen diote, aita zen [[Joan Borboikoa]]rengandik bereizteko. Joan Karlos I.a, [[Erroma]]ko ospitale batean jaio zen, [[Espainiako Bigarren Errepublika|Bigarren Errepublika]] aldarrikatu zenean, [[1931]]n, errege-erreginen familia [[Espainia]]tik erbesteratu eta gurasoak [[Italia]]n bizi baitziren<ref>{{es}}http://www.casareal.es/ES/FamiliaReal/rey/Paginas/rey_biografia.aspx</ref>.
 
[[1938]]ko [[urtarrilaren 26]]an [[Erroma]]ko kapera batean bataiatu zuen [[Vatikano]]ko idazkaria zen kardinal batek, Eugenio Pacellik, ondoren [[Pio XII.a]] aita santua izango zenak. Joan Karlos I.aren aitaren ama, hots, bere amona Victoria Eugenia, bataioko ama pontea izan zen eta bere amaren aita, hots, Joan Karlosen aitona, Carlos Tancredo Borboikoa (Dos Sicilias-eko printze eta Espainiako infante), berriz, aita pontekoa. [[1942]]an, familia osoa [[Lausana]]ra ([[Suitza]]) lekualdatu zen.
44 ⟶ 42 lerroa:
[[1956]]ko [[martxoaren 29]]ko Aste Santuan, [[Estoril]]eko errege-erreginen etxean, gaur egun ''Villa Giralda'' izenez ezagutzen dena, 18 urte zitun Joan Karlosek eta bere anaia Alfontso errebolber batekin jolasten ari zirela, ustekabean tiro egin eta Joan Karlosen anaia hilik gertatu zen.
 
[[1961]]eko [[irailaren 13]]an Joan Karlos I.aren eta [[Sofia Greziakoa]]ren arteko ezkon-hitza eman zen ofizialki. Zortzi hilabete geroago, [[1962]]ko [[maiatzaren 14]]an, bikotea [[Atenas]]en ezkondu zen erritu ordoxo eta katolikotik. Ezkontzaren aurretik, [[Franco]]k Joan Karlos eta [[Sofia Greziakoa|Sofia]] [[Espainia]]n bizitzearen egokitasuna adierazi zuen eta, [[1963]]aren hasieran, [[Joan Borboikoa]] alde ez bazegoen ere, senar-emazteak [[Madril]]era joan ziren eta [[Zarzuela]]ko jauregian jarri ziren bizitzen.
<ref>{{es}}http://www.hola.com/biografias/juan-carlos-i/</ref>.
 
[[1966]]ko [[martxoaren 5]]ean, [[Bartzelonako kondea]]ren kontseilu pribatua [[Estoril]]en elkartu zen [[Alfontso XIII.a]]ren heriotzaren hogeita bostgarren omenaldia egiteko eta Joan Karlos bertara gonbidatu zuten. Bilera hura, [[Joan Borboikoa]]ren eskubide dinastikoak onartzeko ekitaldi bat izango zen. Joan Karlosek aurretik aita bizirik zegoen bitartean ez zuela koroa onartuko esan bazuen ere, emaztearen eskaerari kaso egin eta bilera horretara ez joatea erabaki zuen, gaixo zegoela esanez.
78 ⟶ 77 lerroa:
[[2012]]ko [[apirilaren 14]]an Joan Karlos I.ak, [[Botsuana]]n elefanteak ehizatzera joatera gonbidatua izan zen batean, aldakako haustura bat pairatu zuen. Gertakari honek, kritika asko piztu zituen, [[Espainia]]ko krisi ekonomikoaren garai okerrenean gertatu baitzen. [[PP]] eta [[PSOE]]k ez zuten ezbehar hori publikoki baloratu, baina Izquierda Plural, Unión Progeso y Democracia eta [[Esquerra Republicana de Catalunya]]k gobernuari gai honi buruz galdetuko ziotela azaldu zuten, diputatuen kongresuan. [[Patxi Lopez]] lehendakariak ere ez zela gaizki egongo erregeak barkamen publikoa eskatzea esan zuen.
 
[[Apirilaren 18]]an, operatua izan zen ospitaletik ateratzean, erregeak barkamen publikoa eskatu zuen gertatutakoagatik<ref>{{es}}http://politica.elpais.com/politica/2012/04/18/actualidad/1334736994_093121.html/</ref>. Hortik aurrera, bere erregetza erabat aldatuko da.
 
== Bere erreinaldiko gobernuak ==
124 ⟶ 123 lerroa:
 
== Aberastasun pertsonala eta esamesak ==
[[2012]]ko irailean, ''The New York Times''ek ''Un Rey escarmentado que busca la redención, para España y su Monarquía'' izeneko artikulu bat argitaratu zuen<ref>{{es}}http://www.20minutos.es/noticia/1602409/0/the-new-york-times/articulo/rey-juan-carlos/</ref>. Testu hau erregeak egunkaria bisitatu eta handik bost egunetara zabaldu zen. Bisita hori, [[Espainia]]ko egoera azaltzeko eta herrialdearen irudia hobetzeko egin zuen. Testu horretan, errege-erreginen familiaren aberastasuna 2.300 milioi dolar ingurukoa dela adierazi zen, hots, 1.800 milioi euro ingurukoa. New yorkeko iturri batzuek esan zuten kalkulu hori ez zela izan ikerketa baten ondoriozkoa, baizik eta, aurretik publikatutako zifretan oinarrituta zegoela.
 
Erregearen aberastasunaren nondik-norakoak ordura arte argitaratu zituzten bakarrak ''Eurobusiness'' ([[2000]] eta [[2002]]) eta ''Forbes'' ([[2003]]) aldizkariak izan ziren. ''Eurobusiness'' lehenengoa izan zen 1.790 milioi euroei buruz hitz egiten, [[2002]]an argitaratu zuen zerrendan, [[Europa]]ko 400 pertsona aberatsenak azaltzen zirelarik. Aurreko eranskinean, [[2000]]koan, erregeari 1.681 milioi estimatzen zitzaizkion, baina honen inguruko erreakzioak ez ziren iritsi [[2002]]ko zenbakia argitaratu zen arte. Bertan esaten zenaren arabera, Joan Karlos I.aren familiak, ondasun asko jarauntsi zituen [[Espainia]]n eta [[Europa]]ko beste leku batzuetan, hala nola, [[Mallorca]]ko irla bat... Arte lan ugari ere eskuratu zuen, baina, erregetza espainiarraren aberastasunaren iturri garrantzitsuena 40ko hamarkadaren amaieran, monarkia berrezartzeko [[Franco]] jeneralaren eskutik antolatutako erakunde batetik dator. Erregeak, 545 milioietan baloratutako aberastasun pertsonala dauka eta horrez gainera, familiako ondasunak kontrolatzen ditu, 1.136 milioi eurotan baloratuta daudenak.
193 ⟶ 192 lerroa:
 
{{Espainiako errege aurkibidea}}
{{monarkia zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Espainiako errege-erreginak]]