Juan Carlos I.a Espainiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
123. lerroa:
 
Gobernuak eta erregearen etxeak informazio hori faltsua zela esanez erreakzionatu zuten. [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] espainiar enbaxadoreak aldizkariko zuzendariari eskutitza bat bidali zion, ''Eurobusiness''-ek esandakoarekin ez zegoela batere ados azaltzeko.
 
== Osasuna ==
Erregeak hainbat operazio kirurgikoei egin behar izan die aurre. [[1981]]eko [[ekainaren 21]]eko gauetik hurrengo egunera larriki operatua izan zen, [[Zarzuela]]ko pistinan bainatzera zihoanean kristalezko ate batekin izandako kolpearen eraginez nerbio erradialean ebaketa bat izan zuelako.
 
[[1983]]ko [[urtarrilaren 3]]an, pelbiseko fisura bat izan zuen, Gstaad-en ([[Suitza]]) eskiatzen ari zela; hori dela eta, hiru hilabetez egon behar izan zuen bajan.
 
[[1985]]eko [[uztailaren 19]]an, fibrosia bat kentzeko berriro ere operatu egin behar izan zuen, aurrez esandako eski istripu horrengatik.
 
[[1991]]ko abenduan, beste istripu bat izan zuen eskiatzen ari zela [[Baqueira Beret]]en. Azken honengatik, belaunetik operatu zuten eta honek beste lau hilabetez bajan egotea ekarri zion.
 
[[2010]]eko [[maiatzaren 8]]an, tumore bat kendu behar izan zioten Bartzelonako ''Hospital Clínic''-ekin lotura duen entitatean.
 
[[2012]]ko [[apirilaren 14]]an aldakatik operatua izan zen, [[Madril]]go Quirón San José ospitalean, [[Botsuana]]n ehizatzen ari zela erori izanagatik. Aurrerago, erregeari protesi bat ezarri zioten ezkerreko aldakako artikulazioan.
 
[[2013]]ko [[martxoaren 3]]an, erregea kirurgikoki operatu behar izan zuten, [[Madril]]go Milagrosako klinikan, lunbareetako arazo batzuengatik.
 
[[2013]]ko [[irailaren 24]]an, erregea ezkerreko aldakatik operatu zuten [[Pozuelo de Alarcón]]eko ([[Madril]]) ospitale unibertsitarioan.