Juan Carlos I.a Espainiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
56. lerroa:
 
[[Franco]] gero eta gaixoago zegoenez, [[1975]]eko [[urriaren 23]]an Valcárcel eta [[Carlos Arias Navarro|Arias Navarro]] [[Zarzuela]]ra joan ziren Joan Karlosi berriro ere buruzagitza hartu zezala proposatzera. Baina, Joan Karlosek ezezkoa esan zuen baldin eta ordezkapena ez bazen behin betiko. [[Urriaren 30]]ean, peritonitis larri batek hartu zuen diktadorea. Bere egoera estu horretaz jabetuta, diktadoreak printzeak bera ordezkatzea eskatu zuen eta honek baiezkoa eman zuen, [[Franco]]ren gaixotasuna terminala zela jakin ondoren.
 
== Erregealdia ==
[[1975]]eko [[azaroaren 20]]an, [[Franco]]ren heriotzaren berri ematean, Joan Karlosek zin egin zuen ''Movimiento Nacional'' delakoaren printzipioei men egingo ziela, hots, frankismoa iraunaraziko zuela. [[1975]]eko [[azaroaren 22]]an, Gorteek [[Espainia]]ko errege egin zuten ''Joan Karlos I.a''ren izenpean eta tronura eramana izan zen bost egun geroago.
 
Nahiz eta ''Movimiento''-ren legeei fideltasuna erakutsiko zien konpromisoa hartu, bere jarrerarekin Erreforma Politikorako Legea sustatu zuen eta hau diputatuen kongresuan bozkatua izan zen [[1976]]ko [[azaroaren 18]]an eta erreferendumean onartua %94ko babesarekin. Honen ondorioz, [[Espainiar Trantsizioa]] hasi zen demokraziarantz.
 
[[1977]]ko [[maiatzaren 14]]an, errege izateko aukera urrun ikusten zuelarik, [[Bartzelonako kondea]]k (Joan Karlosen aita) bere eskubide dinastikoei uko egin zien. Horrela, [[1977]]ko [[azaroaren 1]]ean, [[Filipe Borboikoa|Filipe]] (Joan Karlos I.aren semea) koroaren oinordeko bihurtu zen eta ''Asturiaseko printze'' titulua bere gain hartu zuen. [[Joan Borboikoa|On Joan]]ek bere ukapena ekitaldi bero eta afektibo batean burutu zuen; Landelino Lavilla zegoen Erreinuko notario nagusi eta ekitaldiaren ostean, On Joanek honako hau aitortu zuen:
{{aipu|''Uko egiten dut, Espainiarenganako maitasun handiz eta nire semearekiko afektu handiz''}}.
 
Joan Karlosen erreinaldian, Espainiako konstituzioa onartu zen eta bertan erregearen eginkizunak zehaztu ziren, koroaren edonolako esku-hartzea politikan ezabatuz eta [[Espainia]] monarkia parlamentario bihurtuz. Horrez gain, konstituzioaren 57. artikuluak Joan Karlos I.a dinastia historikoaren oinordeko legitimo aitortzen du. Konstituzioa erreferendumean berretsia izan zen [[abenduaren 6]]an eta erregeak onetsi egin zuen [[abenduaren 27]]an.
 
Koroak, iraunkortasunaren eta aberriaren sinbolo denak, ez du onartzen indarra erabiliz konstituzioak (espainiar herriak erreferendumean onartu zuena) zehaztu zuen prozesu demokratikoa geldiarazi nahi duenaren jarrerarik.
 
Espainiako erregeak aurre egin behar izan zion arazo handienetako bat [[1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpea|1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea]] izan zen. Egun hartan, gobernuko lehendakari izateko hautagai zen [[Leopoldo Calvo-Sotelo]]ren inbestidurarako bigarren botazioa egiten ari zen bitartean, diputatuen kongresua hartu zuten [[Goardia Zibil]]eko indarrek, [[Antonio Tejero]] koronelaren agintean. Aldi berean, III. eskualde militarreko kapitaintza nagusian ([[Valentzia]]), [[Jaime Milans del Bosch]] teniente jeneralak hiriko kaleak okupatu zituen tankeekin eta beste hainbat saialdi egon ziren beste puntu batzuetan, hala nola, [[Madril]]go [[Prado del Rey]]ko [[Televisión Española]]ko estudioak hartzea. Une hartan, altxamenduak koroaren babesa espero bazuen ere, Joan Karlos I.ak telebistan eginiko agerraldiaren ondoren, altxamendua bertan behera geratu zen.
 
[[2011]]ko [[abenduaren 11]]n, komunikazio bideetan ateratako informazioen arabera, erregearen suhia den [[Iñaki Urdangarin]]ek agian fondo publikoak bidegabeiraz erabili zituen eta iruzur, faltsutasun eta diru zuritzeaz salatu zuten. [[Zarzuela]]k, izandako jokabidea ez zela ereduzkoa izan-eta, eginkizun instituzional guztietatik alboratu zuen.
 
José Castro epaileak Iñaki Urdangarinen auziarekin jarraitu zuen eta, [[2012]]ko otsailaren 25, 26 eta 27an, Urdangarinek [[2006]]an erregeak bere negozioak bertan behera uzteko eskatu ziola adierazi zuen. Hala ere, [[2012]]ko [[apirilaren 16]]an, Urdangarinek bere sozio ohia zen Diego Torresi idatzitako hiru korreo egin ziren publiko eta korreo horiek erregea bere suhiaren aldeko negozioetan inplikatzen zuten.
 
[[2012]]ko [[apirilaren 14]]an Joan Karlos I.ak, [[Botsuana]]n elefanteak ehizatzera joatera gonbidatua izan zen batean, aldakako haustura bat pairatu zuen. Gertakari honek, kritika asko piztu zituen, [[Espainia]]ko krisi ekonomikoaren garai okerrenean gertatu baitzen. [[PP]] eta [[PSOE]]k ez zuten ezbehar hori publikoki baloratu, baina Izquierda Plural, Unión Progeso y Democracia eta [[Esquerra Republicana de Catalunya]]k gobernuari gai honi buruz galdetuko ziotela azaldu zuten, diputatuen kongresuan. [[Patxi Lopez]] lehendakariak ere ez zela gaizki egongo erregeak barkamen publikoa eskatzea esan zuen.
 
[[Apirilaren 18]]an, operatua izan zen ospitaletik ateratzean, erregeak barkamen publikoa eskatu zuen gertatutakoagatik. Hortik aurrera, bere erregetza erabat aldatuko da.