Juan Carlos I.a Espainiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
22. lerroa:
| sinadura = Juan Carlos I of Spain Signature.svg
}}
 
'''Joan Karlos I.a''', izen osoa [[gaztelania]]z ''Juan Carlos Alfonso Víctor María de Borbón y Borbón-Dos Sicilias'' edo ''Juan Carlos I'', ([[Erroma]], [[1938]]ko [[urtarrilaren 5]]a - ) [[1975]]tik gaur egun arte, [[Espainia]]ko erregea eta estatuburua da. [[Francisco Franco|Francok]] izendatu zuen bere ondorengo estatuburu, nahiz eta, izatez, errege izatea Joan Karlosen aitari zegokion. Horrela, [[Franco]] hil eta gero [[Espainia]]n monarkia berrezarri zen.
 
[[1975]]eko [[azaroaren 22]]an izendatu zuten errege, [[Francisco Franco]] hil ondoren, [[1947]]ko Estatuko Ondorengotzarako Legean horrela erabaki eta gero. [[Espainia]]ko konstituzioak, [[erreferendum]]ean berretsi zenak eta urte bereko [[abenduaren 27]]an aldarrikatu zenak, [[Espainia]]ko errege bezala onartzen du eta horrez gainera, [[Borboi]] leinuaren oinordeko izendatu zuen eta baita Estatuko zuzendaritzarako boterea eman ere. Kargu hauek jaso aurretik, Joan Karlosek Estatuko buruzagitzaren barneko eginkizun batzuk izan zituen [[Franco]] gaixo zegoen bitartean.
 
Bere erreinaldian Joan Karlosek bere aldeko jarraitzaile ugari izan du bai [[Espaini]]an eta baita [[Iberoamerika]]n ere. Hala ere, [[2012]]an egoera hau goitik-behera aldatu zen, [[2013]]an populazioaren % 53a bere gobernatzeko erarekin erabateko desadostasunera iritsi arte, nahiz eta, gainerako [[Espainia]]ko organigrama politikoarekin alderatuta, balorazio positiboa mantendu.
 
Errege zela, trantsizio espainiarra eman zenean izan zuen jarreragatik, [[1981]]eko Estatu kolpea gelditzeko izan zuen bitartekotzagatik, [[Europa]]ri laguntza emanagatik eta harreman diplomatikoak sortzerakoan egin duen ekarpenagatik, hainbat omenaldi eta nazioarteko sari jaso ditu, hala nola, Karlomagno saria ([[1982]]), Félix Houphouët-Boigny saria UNESCO-rentzako bakea bilatzeagatik ([[1995]]), Demokraziaren domina, Yeshiva-ko Unibertsitateak emana ([[1997]]), estatuburu mundialaren saria Appeal of Conscience erakundeak emana ([[2011]]) edo erakunde errusiarraren estatu-mailako saria ([[2011]]), besteak beste.