Hipatia Alexandriakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Alexandria
17. lerroa:
[[412]]an, Alexandriako Zirilo apezpikua patriarka izendatu zuten, Alexandria, Konstantinopla eta [[Jerusalem]]en Erromako Aita Santuaren adinako maila zuen kargua. Zirilok, gerora santu izendatuko zutena, paganismoaren aurka gogor egin zuen katoliko porrokatua zen. Frogarik ez dagoen arre, historialariek Zirilo izan zela uste dute Hipatiaren heriotzaren erantzule nagusia.
 
Zirilok, bere senean emakume hau miresten zuen arrearren, ez zuen ametitu emakume bat zientzian jardutea, gainera gehiengoarentzat hain arraroa zen zientzia batean, eta horregatik bere aurkako gorroto eta fanatismo giro bat eragin zuen, sorgina eta jentila deituz. [[415]] urteko martxoan, Nikioko Jon izeneko VII. mendeko apezpiku baten idazkien arabera, Hipatia fraide fanatiko batzuk erail zuten. Jipoitu, biluztu eta hiri osoan zehar arrastaka eraman zuten tenplu batera, han azala eta gorputza ebaki zizkioten maskor zorroztuekin hil zen arte; gero gorputza zatikatu eta Zinaron izeneko leku batean erre zuten, horrela, beraien ustez, heresiarekin amaituz.
 
Hilketa honen ikerketa martxan jarri zen arren, "lekuko faltak" eta Ziriloren trabek bertan behera bota arazi zuten. Hipatiaren heriotzarekin [[Platon]]en pentsamenduaren amaiera etorri zen, ez Alexandrian bakarrik, baizik eta Inperio osoan. Zientziekiko interesak gainbehera egin zuen eta Historia aro ilun batean sartu zen. Bizantzion mantendu ahal izan zuen eta denbora batera mundu musulmanean pizkunde bat izan zuen.