Txerto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
7. lerroa:
Txertoaren funtsa da kanpotik prestatutako substantzia bat sartzea ([[antigeno]]a) pertsona baten gorputzean, bertan erantzun immunologiko defentsiboa eragiteko, [[antigorputz]]ak sortzea alegia. Behin txertoa sartuta, beti ere pertsonaren [[immunitate-sistema]] ondo egonez gero, antigeno horren aurrean egongo den bakoitzean organismoak antigorputzak sortuko ditu eta gaixotasun (antigeno) horretatik babestuko du.
 
== HistoriaHistoriaa ==
 
[[Edward Jenner]] mediku [[Ingalaterra|ingelesak]] [[XVIII. mendea]]ren bukaeran immunizazioari buruzko lehenengo zantzuak eman zituen. [[Baztanga]]ren izurrite batean, Jenner ohartu zen unaiek ez zutela gaitza harrapatzen; baztanga ahula zuten behiek, nonbait, unaiak babesten zituzten gaitzaren aurrean. Jenner-ek bere susmoak baieztatu zituen baztanga ahula zuten behien [[zorne]]a injektatuz gizabanako batzuei: gizabanako horiek guztiek baztangaren aurreko erresistentzia garatu eta ez zuten gaitza harrapatu. Baztanga zuten behien likido organikoek "substantzia" bat zutela ondorioztatu zuen, baztangaren aurrean gizakia babesten zuena (substantzia hori, gaur egun dakigunez, baztangaren [[birus]] moteldua da, antigorputzak sorraraziko dituena). Modu horretan Jenner-ek behi-zornea jasotzen zuten gizabanakoen immunizazioa lortu zuen.