Domain Name System: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
11. lerroa:
== Historia ==
 
Hasiera batean, DNS jaio zen [[Internet|Internetera]] konektatutako [[zerbitzari]] guztien izenak era erraz batean gogoratu ahal izateko. Lehen, SRI-k (Stanford Research Institute, orain SRI International bilakatu dena), HOSTS izeneko fitxategi bat zuen, non ezagunak ziren [[domeinu]] guztien izenak zeuden. Sarearen hazkuntza ikaragarriak, ordea, [[domeinu]]en sistema zentralizatu hark praktikotasuna galtzea eragin zuen. Hau konpontzeko, 1983an Paul V. Mockapetrisek RFC 882 eta RFC 883 argitaratu zituen, gaur egun DNS bilakatu den sistemaren oinarriak ezarriz. (orain RFC horiek zaharkituak geratu dira 1987an [[RFC 1034]] eta [[RFC 1035]] argitaratu baitziren). Honek gaur egungo [[domeinu]]en kontzeptuak eta zonaldearen arabera mantentzen den sistema deszentralizatu baten hasiera ezarri zituen, eta antzeko mantendu dira 30 urtetan zehar.
 
1984ean, UC Berkeley-ko lau ikaslek —Douglas Terry, Mark Painter, David Riggle, eta Songnian Zhou— [[Unix]]-erako DNS inplementazio bat idatzi zuten, Berkeley Internet Name Domain (BIND) Server izenekoa. 1985ean, DEC-ko (Digital Equipment Corporation) Kevin Dunlap-ek, dezente berrikusi eta aztertu zuen DNS inplementazio hori. Mike Karels-ek, Phil Almquist-ek eta Paul Vixie-k BIND mantendu eta zaindu dute ordutik. BIND [[Windows NT]] plataformara eraman zen 1990ko hamarkadaren hasieran. BIND asko zabaldu zen, batez ere [[Unix]] sistemetan, eta oraindik ere [[Internet]]en dagoen DNS [[software]] zabalduena da.