Domain Name System: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
11. lerroa:
== Historia ==
 
Hasiera batean, DNS jaio zen [[Internet|Internetera]] konektatutako [[zerbitzari]] guztien izenak era erraz batean gogoratu ahal izateko. Lehen, SRI-k (Stanford Research Institute, orain SRI International bilakatu dena), HOSTS izeneko fitxategi bat zuen, non ezagunak ziren [[domeinu]] guztien izenak zeuden. Sarearen hazkuntza ikaragarriak, ordea, [[domeinu]]en sistema zentralizatu hark praktikotasuna galtzea eragin zuen. Hau konpontzeko, 1983an Paul V. Mockapetrisek [[RFC 882]] eta [[RFC 883]] argitaratu zituen, gaur egun DNS bilakatu den sistemaren oinarriak ezarriz. (orain RFC horiek zaharkituak geratu dira 1987an [[RFC 1034]] eta [[RFC 1035]] argitaratu baitziren). Honek gaur egungo [[domeinu]]en kontzeptuak eta zonaldearen arabera mantentzen den sistema deszentralizatu baten hasiera ezarri zituen, eta antzeko mantendu dira 30 urtetan zehar.
 
1984ean, UC Berkeley-ko lau ikaslek —Douglas Terry, Mark Painter, David Riggle, eta Songnian Zhou— [[Unix]]-erako DNS inplementazio bat idatzi zuten, Berkeley Internet Name Domain (BIND) Server izenekoa. 1985ean, DEC-ko (Digital Equipment Corporation) Kevin Dunlap-ek, dezente berrikusi eta aztertu zuen DNS inplementazio hori. Mike Karels-ek, Phil Almquist-ek eta Paul Vixie-k BIND mantendu eta zaindu dute ordutik. BIND [[Windows NT]] plataformara eraman zen 1990ko hamarkadaren hasieran. BIND asko zabaldu zen, batez ere [[Unix]] sistemetan, eta oraindik ere [[Internet]]en dagoen DNS [[software]] zabalduena da.