Domain Name System: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Domain name system lotu du, Wikidataren arabera.
No edit summary
1. lerroa:
{{Sare protokoloak}}
'''DNS''' edo '''Domain Name System''' '''[[ostalari izen|ostalarien izenakhost]]-en izenak''' eta '''[[domeinu izen]]en''' informazioa gordetzeko sistema bat da, hierarkizatutako eta banatutako [[datu-base]] sare moduko batean, [[Internet]] adibidez. Garrantzitsuena, ostalarihost izen bakoitzeko [[IP helbide]] bat ematen du, eta domeinu bakoitzaren posta trukaketa zerbitzariak zerrendatzen ditu.
== Oinarrizko sintesia ==
Dominio-izenak alfabetikoak direnez, gogoratzeko errazagoak gertatzen zaizkigu guri, baina Internet IP helbidetan oinarritzen da. Dominio-izen bat erabiltzen dugun bakoitzean, DNS zerbitzari batek izen horri dagokion zenbakia itzuli behar du. DNS zerbitzari batek ez badaki nola itzuli dominio-izen bat beste DNS zerbitzari bati galdetzen dio, etab., IP zenbakia lortu arte.
 
Honela, edozein sare-aplikaziok (bai [[bezero-zerbitzari]] eta baita [[P2P]] motakoek) makinak bilatzeko IP helbideak behar dituzte. Baina gizakiontzat askoz errazagoa da izenak ikastea [[IP helbide]]en ordez. Horrexegatik DNS zerbitzua existitzen da, gizakiok ezagutzen ditugun izen horietatik (adibidez www.google.com, www.yahoo.es etab.) haien makinei dagozkien [[IP helbide]]ak lortzeko. Alderantzizko prozesua ere egin behar du DNS-k; hau da, [[IP helbide]] batetik [[domeinu]]aren izena lortzea.
== Osagaiak ==
Hiru osagai nagusi daude DNS-ren erabileran:
 
DNS zerbitzariak, banatutako eta hierarkizatutako datu base bat erabiltzen du, non [[Internet]] bezalako sareetako [[domeinu]]en izenen informazioa gordetzen den. Hala izanik, nahiz eta DNS-k era askotako informazioa lotu dezakeen izen bakoitzarekin, erabilera arruntenak [[IP helbide]]entzat [[domeinu]]en izenak esleitzea eta [[domeinu]] bakoitzaren [[posta elektroniko]]rako zerbitzariak lokalizatzea dira.
'''- DNS bezeroak:''' Erabiltzailearen ordenagailuan egiten diren DNS eskaerak, DNS "zerbitzu izen" bilakatzen dituen programa.
 
Askotan erabiltzen den analogia bat DNS azaltzeko, telefono-aurkibidearena da, zeinek pertsonen eta haien telefono zenbakien arteko lotura ezartzen duen. DNS-k, era berean, pertsonentzat egokiak diren [[domeinu]]en izenen eta hauei dagozkien [[IP helbide]]en arteko lotura ezartzen du. Adibidez, www.example.com [[domeinu]]aren izena 93.184.216.119 ([[IPv4]]) eta 2606:2800:220:6d:26bf:1447:1097:aa7 ([[IPv6]]) helbideetan itzultzen du. Telefono-aurkibidea ez bezala, DNS oso azkar berritu daiteke, zerbitzu baten kokapena sarean aldatzea baimenduz, erabiltzaileei eragin gabe, [[domeinu]]aren izenak bera izaten jarraituko duelako.
'''- DNS zerbitzariak:''' Bezeroen eskariei erantzuna ematen diete.
 
'''- Autoritate gunea:''' Domeinu izenak biltzen dituen lekua.
 
== OsagaiakHistoria ==
 
Hasiera batean, DNS jaio zen [[Internetera]] konektatutako [[zerbitzari]] guztien izenak era erraz batean gogoratu ahal izateko. Lehen, SRI-k (Stanford Research Institute, orain SRI International bilakatu dena), HOSTS izeneko fitxategi bat zuen, non ezagunak ziren [[domeinu]] guztien izenak zeuden. Sarearen hazkuntza ikaragarriak, ordea, [[domeinu]]en sistema zentralizatu hark praktikotasuna galtzea eragin zuen. Hau konpontzeko, 1983an Paul V. Mockapetrisek [[RFC 882]] eta [[RFC 883]] argitaratu zituen, gaur egun DNS bilakatu den sistemaren oinarriak ezarriz. (orain RFC horiek zaharkituak geratu dira 1987an [[RFC 1034]] eta [[RFC 1035]] argitaratu baitziren). Honek gaur egungo [[domeinu]]en kontzeptuak eta zonaldearen arabera mantentzen den sistema deszentralizatu baten hasiera ezarri zituen, eta antzeko mantendu dira 30 urtetan zehar.
== DNS Zerbitzari motak ==
Bind, PowerDNS, Djbdns, Pdnsd, MyDNS
 
1984ean, UC Berkeley-ko lau ikaslek —Douglas Terry, Mark Painter, David Riggle, eta Songnian Zhou— [[Unix]]-erako DNS inplementazio bat idatzi zuten, Berkeley Internet Name Domain (BIND) Server izenekoa. 1985ean, DEC-ko (Digital Equipment Corporation) Kevin Dunlap-ek, dezente berrikusi eta aztertu zuen DNS inplementazio hori. Mike Karels-ek, Phil Almquist-ek eta Paul Vixie-k BIND mantendu eta zaindu dute ordutik. BIND [[Windows NT]] plataformara eraman zen 1990ko hamarkadaren hasieran. BIND asko zabaldu zen, batez ere [[Unix]] sistemetan, eta oraindik ere [[Internet]]en dagoen DNS [[software]] zabalduena da.
 
== Domeinu izenen erresoluzio motak ==
Bi kontsulta mota daude:
 
== DNS domeinuak ==
'''- Iteratiboa'''
 
[[Internet]]eko [[konputagailu]]ak [[domeinu]]en arabera elkartzen dira. [[Domeinu]] batean administratiboki lotuta dauden [[konputagailu]]ak elkartzen dira. Domeinuak hierarkikoki eratzen dira, zuhaitz moduan. [[Domeinu]] batek azpi-domeinu ugari eduki ditzake, eta azpi-domeinuak ere hainbat azpi-domeinu eduki ditzake. Hurrengo irudian ikus daiteke adibide bat.
'''- Errekurtsiboa'''
 
Kontsulta errekurtsiboetan, zerbitzariak honako prozesua jarraitzen du: beste zerbitzari bati kontsulta eta erantzunik aurkitzen ez badu, beste edozein erreferentzia jarraitzen du, egokia aurkitu arte.
 
Kontsulta iteratiboetan, zerbitzari berak eman dezakeen erantzunik onena ematen du, hau da, ez du beste zerbitzari alternatiboei kontsultarik egiten.
 
[[Domeinu]] izen oso bat tarteko etiketa guztien loturek osatzen dute. Etiketa horiek kate alfanumerikoak dira (‘-‘ dutelarik ikur baimendu bakartzat). Hauek gutxienez karaktere bat izan behar dute, eta 63 karaktereko luzera maximoa ezin dute pasa. Gainera, letra batez hasi beharko dira (eta ez ‘-‘ sinboloaz) [[RFC 1035]]-ak esaten duen bezala. Etiketak puntu batez egon behar dute banaturik. Azkenik, domeinu izen batek puntu batekin amaitu behar du, nahiz eta gehienetan hau ez den agertzen, formalismo huts bat baita. Adibidez, FQDN (Fully Qualified Domain Name) edo domeinu izen egoki bat www.example.com. da, amaierako puntua barne. Honetaz gain, domeinu osoak 255 karaktereko luzera maximoa du.
{{commonskat}}
 
 
== DNS Erregistroak ==
 
DNS erregistroen eremu nagusiak hauek dira:
[Type, Name, Value, [[TTL]]] hau da [Motaren identifikatzailea, Izena, Balioa, [[TTL]]].
 
Kasu honetan [[TTL]]-ak, erregistroa DNS [[cache]]-etan zenbat segundotan gordeko den adierazten du.
Izen eta Balio eremuen esanahia Mota eremuaren araberakoa da. Hauek dira Mota garrantzitsuenak, nahiz eta gehiago dauden:
 
• Mota = '''A (Address)''' denean:
'''Izena''' = Makinaren izen kanonikoa
'''Balioa''' = @ = IP helbide bat
Erregistro mota honek makina baten izena eta bere [[IP helbide]]a erlazionatzen ditu.
A motako erregistro bat honelakoa da [A,www.google.com, 173.194.40.63].
[[Konputagailu]] batek [[IP helbide]] bat baino gehiago izan ditzake, beraz, A motako erregistro bat baino gehiago izan ditzake.
 
• Mota = '''CNAME (Canonic NAME)''' denean:
'''Izena''' = Goitizen bat
'''Balioa''' = Izen kanonikoa
Makina baten goitizena eta izen kanonikoa lotzen ditu. CNAME motako erregistro bat honelakoa da [CNAME, www.google.com, google.com] edo [CNAME, mail.google.com, google.com].
 
• Mota = '''NS (Name Server)''' denean:
'''Izena''' = domeinu bat (.com, google.com)
'''Balioa''' = Domeinu horri buru galdetzeko DNS zerbitzari egokiena
Erregistro mota honek domeinu bat eta DNS zerbitzari baten izena lotzen ditu.
NS motako erregistro bat honelakoa da [NS, google.com, dns.google.com].
 
• Mota = '''MX (Mail Exchange)''' denean:
'''Izena''' = domeinu baten izena
'''Balioa''' = domeinu horri dagokion posta zerbitzari baten izena
 
• Mota = '''SRW (Server)''' denean: orokorrean aplikazio bati dagokion zerbitzariak identifikatzeko erabiltzen da.
 
 
== DNS Zerbitzariak ==
 
DNS-k zerbitzari asko erabiltzen ditu, era hierarkikoan antolaturik, eta mundu osoan zehar banaturik. Ez dago munduko [[host]] guztien datuak dituen DNS zerbitzaririk. Horren ordez, datu horiek DNS zerbitzarien artean daude banaturik. Hasiera batean, hiru DNS zerbitzari mota daudela esan genezake: DNS erro-zerbitzaria (root servers), goi-mailako zerbitzariak (TLD Top Level Domain), eta jatorrizko zerbitzariak (authoritative server). Zerbitzari hauek era hierarkikoan (zuhaitz egitura) kokatzen dira, irudian ikus daitekeen bezala.
 
Zerbitzari mota hauek nola egiten duten lan ulertzeko, suposa dezagun bezero batek www.nireherria.eu host-aren IP helbidea ezagutu nahi duela. Horretarako, lehenik eta behin bezeroak erro zerbitzari bati galdetzen dio, eta honek .eu motako TLD goi-mailako zerbitzariei dagozkien IP helbideak bueltatzen dizkio. Ondoren, bezeroak .eu TLD zerbitzari hauetako
bati galdetzen dio, eta honek nireherria.eu host-aren jatorrizko zerbitzari baten helbidea bueltatzen dio. Azkenik, bezeroak nireherria.eu [[host]]-aren jatorrizko zerbitzari bati galdetzen dio, eta honek www.nireherria.eu [[host]]-aren [[IP helbide]]a bueltatzen dio.
 
 
Hona hemen prozesuan parte hartzen duten hiru zerbitzari moten azalpenak:
 
• '''DNS erro-zerbitzariak (root servers):''' aplikazio batek ezin ditu domeinu guztien helbideak aurre-kargatuta eduki, gehiegi dira. Arazo honi aurre egiteko erro zerbitzariak daude. Hasiera batean 13 ziren eta gehienak Amerikan zeuden kokatuta. Gaur egun ordea mundu osoan zehar daude. Erro-zerbitzari denak kopiak dira, hau da, denek informazio bera dute. Hierarkiako mailan gorenean daude, zuhaitzeko erroak dira.
 
• '''Goi-mailako zerbitzariak (TLD Top Level Domain):''' lehen ikusi ditugun zerbitzariak. Domeinu hauen zerbitzariak beren azpi-domeinuetako zerbitzarien NS erregistroak dituzte. Hierarkiako bigarren mailan daude.
 
• '''Jatorrizko zerbitzaria (authoritative server ):''' zerbitzari hauek publikoki eskuragarri dauden makinen erregistroak gordetzen dituzte. Zerbitzari honek bere azpiko domeinuen eta makinen erregistroak gordetzen ditu. Multzo horri DNS barrutia (DNS Zone) deitzen zaio. Azpi-domeinu batek arrakasta handia duenean, erregistroa erraldoia bihurtzen bada, barrutia bi zatitan banatzen da.
 
 
[[Kategoria:Interneteko domeinuak]]
[[Kategoria:Telekomunikazioak]]
 
{{commonskat}}