Sibila: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Sibyls lotu du, Wikidataren arabera.
No edit summary
28. lerroa:
* [[Kumaseko Sibila]]
* [[Delfoseko Sibila]]
 
== Delfosko Sibila, Miguel Angelen obra ==
 
Obra hau Miguel Angelek 1509an Kapera Sixtinan eginiko fresko bat da. 350 zentimetro ditu luzeraz eta 380 zabaleraz. Honako fresko hau kaperaren behealdean dagoen serie bateko kide da, non profetak eta sibilak txandakatzen diren. Irudi hauek triangelu batzuen barnean daude eta Kapera Sixtinoko bobedaren irudirik handienak dira. Antzinaroan honako sibila hauek ikaragarrizko boterea eduki zuten etorkizuna asmatzeko zuten boterearen ondorioz. Historian zehar famatuena izan dena hauxe izan da, Delfosekoa hain zuzen ere. Profanoak dira, beraz arraroa da Vatikanoan topatzea. Hala ere haien agerpenak zergati bat dauka: badirudi munduaren amaiera eta Jaungoikoaren etorreraren berri eman zutela. Figura marmol edota harrizko tronu batean jesarrita (gainerako profeten eta sibilen antzera) eta bi pilaren artean dago, pilare bakoitzak bi urrezko koloma dituelarik. Marmolezko pilaretan aingeru txikien eskulturak daude marrazturik, hauetako bakoitzak diagonal bat egiten du eta alegiazko marra horiek lanaren erdialdean batzen dira, Sibilaren punturik baxuenean. Honek sakontasuna eta perspektiba ematen dio lanari, badirudi emakumeak planotik irten behar duela. Triangeluaren ia erpinean, emakumearen izena agertzen da, baina latinez idatzita: Delphica.
 
Konposizioari begira, obalo itxura daukala esan dezakegu. Emakumea, energiaz eta indarrez betea, haren gorpua ezkerrerantz du biratuta eskortzoa nabari eginez eta mugimendua irudikatuz. Honek manierismoa aurreratzen digu. Ezkerreko besoa aurrerantz du tolesturik profezia duen pergaminoa eusten duen bitartean, hala ere burua eskuinera du biratuta eta sorpresa aurpegia dauka; honek haren mezuak beldurra eragiten dionaren itxura ematen digu. Figurak duen forma honi (gorputza alde batera eta buru beste batera edukitzeari) Tondo Doni esaten zaio, baina normala baino indar gehiagorekin dago adierazita, artistaren ezaugarrietako bat dena. Arropa laranja, urdin eta berde klasiko batzuek estaltzen dute eta hain landuak egotearen ondorioz, argi - itzalak sortzen dituzte lanari bolumena emanez. Koloreak hotzak dira, beraz suposatu dezakegu artistak marmol polikromatuaren itxura eman nahi izan ziola obrari.
 
Figura eskultorikoa dugu, baina gorpuak ez dauka emakume gorpuaren antzik; badirudi gizonak margotzen zituela eta ondoren bularrak jarri. Hala ere bobedan agertzen den emakumerik eder, dotore eta gazteena dela diote. Sibilaren aurpegiak Miguel Angelek gaztetan margotutako Madonnen antza dauka. Emakumearen atzean pergamino bat irakurtzen dauden bi aingeru agertzen dira; sibila honen profeziaren bat irakurtzen omen daude. Lanaren koloreak lerroaren menpe daude, beraz lehenengo figura marraztu eta gero margotu zuela suposatu dezakegu.
 
== Bibliografia ==
 
*CHASTEL, André; SHEARMAN, Jonh; O´MALLEY, Jonh; HIRST, Michael; MANCINELLI, Fabrizio; BERNABEI, Franco. La Capilla Sixtina. Plaza & jones. 1986. ISBN: 84-01-37234-8.
* JUNTA DE CASTILLA Y LEON. Arte historia. Kontsulta 2014 Apirilaren 28an egina. Eskurragarri: http://www.artehistoria.jcyl.es/v2/personajes/2750.htm
* MENDIZABAL UGALDE, Juan Ignacio. Artearen Historia, 2. Batxilergoa. Erein. 2010. ISBN: 978-84-9746-365-2
 
 
{{commonskat}}