Lope Agirre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 87.217.203.112 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Euskaldunaa wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
14. lerroa:
}}
 
'''Lope Agirre''' ([[Araotz]], [[Oñati]], [[Gipuzkoa]], [[1510]] - [[Barquisimeto]], [[Venezuela]], [[1561]]) [[Hego Amerika]]ko esploratzaile eta konkistatzaile [[euskaldun]] bat izan zen, [[Espainia]]ko koroaren aurka altxa zena. Espainiako erregeari zuka eginez zuzendutako bere gutun batean Agirrek bere buruari ''Erromesa'' eta ''Askatasunaren Printzea'' eta ezizenez deitu zion; beste batzuek ''Jainkoaren Haserrea'' izendatu zuten; aitzitik, [[espainiar]] etsaiek ''Eroa'' edota ''Tiranoa'' deitu zuten.
el pasku lpzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzz ethees tonto pero vocu de muxhoooooo
 
Agirre nolabaiteko kulturadun kaparea litzateke, ziurrenik On Juan Carlos Guerrak iradokitzen duen bezala eskribauen seme. Agirre gaztea 21 urterekin [[Sevilla]]n zegoen garai hartan, [[Amerika|Ameriketara]] joateko asmoa zutenei Indietako Kontseiluak murrizketak ezarri eta [[1503]]an sorturiko Kontratazio Etxeak fidantzak eta beste hainbat baldintza eskatzen zizkien<ref>http://www.euskomedia.org/aunamendi/6962?q=lope+de+aguirre&numreg=1&start=0 Lope Agirreren biografia. Auñamendi entziklopedia. Euskomedia</ref>.
 
== Biografia ==
 
Iturri gehienek diote [[Oñati]]ko [[Araotz]] auzoan (Gipuzkoa) jaio zela Lope, baina XVI. mendeko kronikagile Ibarguen-Cachopinek dio [[Aramaio]]koa (Araba) zela sortzez.<ref>Julen ARRIOLABENGOA: [http://www.argia.com/argia-astekaria/2101/aramaioko-seme «Lope Agirre: Aramaioko seme?»], ''Argia'', 2101. zenbakia, 2007-09-09.</ref> Nolanahi ere, [[Gaztelako Koroa]]ren mendeko lurretan jaio zen.
este tio es tonto
 
[[Francisco Pizarro]] [[Peru]]tik itzuli zenean sekulako altxorren historiekin, Agirre [[Sevilla]]n zegoen 21 urterekin. Urrearekin ametsetan, espedizio batean izena eman zuen, [[1536]] inguruan Perura helduz. Berehala izan zen ezaguna bere krudeltasuna, indarkeria eta azpilanengatik.
 
[[1544]]ean, [[Blasko Nuñez Vela]] erregeordea heldu zen Perura, indigenen esplotazioa erregulatzen zuten legeekin. Konkistatzaileek ez zituzten lege hauek atsegin, indigenekin nahi zutena egitera ohituta. Horregatik, [[Gonzalo Pizarro]] eta [[Frantzisko Carvajal]] erregeordearen aurka altxa ziren. Agirrek erregeordearen alde jokatu zuen, eta hau garaitua izatean, [[Nikaragua]]ra ihes egin behar izan zuen, sarjentu nagusi tituluarekin.
 
[[1551]]ean Frantzisko Esquivel epaileak atxilotu eta jendaurrean zigorrarazi zuen, indiarren aurka egindako gehiegikeriengatik. Epailea, Agirreren mendekuaren beldur, ihes egin behar izan zuen, etxebizitzaz etengabe aldatuz. Esaten denaren arabera, Agirrek hiru urte eta erdiz jazarri zuen epailea oinez, 6.000 kilometro zeharkatu zituelarik. Azkenik, Kuzkoko epailearen etxean bere mendekua bete zuen.
 
[[1560]]ean, Agirre [[Pedro Urtsua]]ren espediziora gehitu zen, [[Amazonas]] ibaian zehar nabigatuz [[El Dorado]] aurkitu nahi zuena. Urtebete geroago, Pedro Urtsuaren eta haren ondorengo Fernando Guzmanen erailketan parte hartu zuen; gerora, Agirrek berak ordezkatuko zituen. [[1561]]eko [[martxoaren 23]]an, Agirrek bere menpeko kapitain eta soldaduak bere burua Peru eta [[Txile]]ko errege izendatzen zuen deklarazio bat sinatzera behartu zituen.
 
Urte berean [[Margarita uhartea]] hartu zuen ([[Venezuela]]), izuaren bidez kontrolatu zuena. Baina, [[Panama]] konkistatzeko saiakera egin zuenean, koroaren aurkako bere matxinada amaitu egin zen. Barkisimeton inguratuta, bere alaba Elvira eta bere jarraitzaileetako asko erailtzera heldu zen. Azkenean atxilotua eta exekutatua izan zen. Bere gorputza zatikatua eta Venezuelako hainbat hiritara eraman zuten.
 
== Lope Agirreren izaera ==
Agirreren gutunek heziketa eta idazkera oneko gizon bat agertarazten dute<ref>http://www.elortiba.org/pdf/lopedeaquirre.pdf Lope Agirreren gutuna Felipe Bigarrena erregeari. Iakob Zvanev</ref>. Baina horietan azpikari, zakar, baldar, ezatsegin, handinahi, jenio biziko, asaldatu, zuhur, trebe, errebelde, ausartegi, eta era berean beldurgarri, arriskutsu, fanatiko, mendekari eta libertarioa zen gizon bat ere azaltzen zaigu. Askorentzat Agirre [[euskaldun|euskal nortasunaren]] muturreko bi aldeetako ezaugarrien jabea zen: hoberena eta txarrena egiteko gauza zen, bai balentria loriatsuenak nahiz irain zitalenak ere, betiere Ohoreari goreneko balio bat emanaz: irainik ez du inoiz ahaztu edo barkatzen, eta ez mendekatzeko ekintza bera berarentzat irain bat da; bere ohorea gordetzeko bere alaba hilko du.
aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa
 
Nabarmenki paranoikoa da, psikopatiaren mugan ibiliaz; bere etsaiak nahiz hainen gogotsuak ez diren bere jarraitzaile batzuk ere hiltzen ditu. Bere eskuz zuzenki edo bere aginduen bidezko 72 erailketa egotzi izan zaizkio: 64 espainiar, 3 apaiz, 4 emakume eta indiar bat, honek hildakoen maila soziala edo sexuak axolarik ez ziola adierazten du.
 
Jantzirik eta armatua lo egiten zuen, berari leial zaizkionez inguraturik, denekin mesfidatia da. Emakume zintzoei begirunea die, ez aldiz ez direnei.
 
Baina Inperio oso bati aurrez-aurre borrokatu zitzaion gizon bat ere bada. [[Hegoamerika]]n zehar ibilbide harrigarri bat burutu zuen. Bere erara, justizia eskatu zuen. Bere gutun errebeldea tirano harroputz baten mezua baino erregeaz nazkatutako subditu baten gutuna. Gainera, Agirrek beltz eta indiarrei berdintasun eskubideak eman zizkien (gogoratu [[XVI. mendea]] zela). Behin Agirrek hau aipatu zuen: "Hemen egia dioena erotzat jotzen da". Agirrek pentsatzen zuena esan eta bere hitzen ondorioen arabera jardun zuen. Hori izan zen Lope Agirre, Agirre erromesa, Agirre eroa, Agirre tiranoa, Jainkoaren haserrea, Askatasunaren Printzea.
 
== Bitxikeriak ==
 
* Agirreren bizitza bi aldiz eraman dute zinemara: lehena [[Werner Herzog]]en ''Agirre edo Jainkoaren haserrea'' [[1973]]an eta bigarrena ''El Dorado'', [[Carlos Saura]]rena, [[1988]]an.
* ggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggggu.
* Bi nobelek ere Agirre dute protagonista: Ramon J. Senderren ''Lope Agirreren abentura ekinokziala'' eta Arturo Uslar Pietriren ''El Doradorako bidea''.
* Agirreren historian oinarritutako bi komiki daude gutxienez, bata Alberto Breccia argentinarrarena eta bestea bere seme Enriquerena.
* "Gillman" rock talde venezuelarrak Agirreri buruzko abesti bat du bere "Escalofrío" (1994) diskoan, "El tirano Agirre" izenekoa.
* El Tirano hondartza, Margarita irlako ipar ekialdean, Agirreren egonaldia gogoratzen du.
 
== Erreferentziak ==
33 ⟶ 55 lerroa:
{{commonskat}}
 
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/2101/aramaioko-seme/osoa "Lope Agirreren biografia ezkutua" erreportajea Argia astekarian (2007-09-09)] {{eu}}
* fhughrhg5rtueiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii
* [http://www.euskonews.com/0005zbk/frgaia.htm Lope de Agirre, Oñatiar ameslari goiztiarra. Josemari Vélez de Mendizabal, Euskonews.com] {{eu}}
*
* [http://www.euskonews.com/0200zbk/kosmo20001es.html Qué jamas haya memoria del traidor. Jesús Igartua. Euskonews webguneko Lope Agirreren artikulu oso interesgarria irakurgai.] {{es}}
* [http://www.euskonews.com/0192zbk/frkosmo.htm ¿Demonio o Prícipe de la Libertad?. Jesús Igartua. Euskonews webguneko Lope Agirreren artikulu oso interesgarria irakurgai.] {{es}}
* [http://www.lrc.salemstate.edu/aske/texts/agirre.htm Lope de Aguirrek Felipe II.ari bidalitako gutuna on-line eta bestelako bibliografia] {{es}}
{{bizialdia|1510eko|1561eko|Agirre, Lope}}