Siriako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-accessdate +sartze-data)
t «New_community_on_the_Golan_.jpg» fitxategiaren ordez «New_community_on_the_Golan.jpg» jarri da (eragilea: Steinsplitter; arrazoia: Robot: Removing space(s) before file extension).
36. lerroa:
[[1964]]ko maiatzean, [[Amin Hafiz]] presidenteak demokratizazioaren aldeko erreformak abian jarri zituen, baina [[1966]]ko [[otsailaren 23]]an, alderdi bereko hainbat armada ofizialek estatu golpe bat garatu zuten. Amin Hafiz espetxeratuta, behin-behineko konstituzioa bertan behera geratu zen. Gobernu horrek, [[Egipto]]rekin batera, [[1967]]ko ekaineko [[Sei Eguneko Gerra]] egin zion [[Israel]]i. Israelek [[Golango Gainak]] kendu zizkion Siriari. Hori zela eta, Siriako gobernua ahuldu zen. [[197]]0eko [[azaroaren 13]]an, [[Hafez al Assad]] defentsa ministroak estatu kolpe bat emanda, lehen ministroaren kargua hartu zuen.
 
[[Fitxategi:New community on the Golan New_community_on_the_Golan.jpg|thumb|250px|Majdal Shams herria Golango Gainetan]][[1973]]an, [[Yom Kippur Gerra]]n, [[Golango Gainak]] berreskuratzen saiatu zen Siria alferrik. Horrezkero, Siria eta Israelen arteko mugan, salbuespenak salbuespen, su-eten iraunkorra indarrean dago. [[1976]]an, [[Libano]]ko gobernuak eskatuta, Siriako armada Libanon sartu zen, hango [[Libanoko Gerra Zibila|gerra zibila]] baretu nahian. Siriak borrokatzen ari ziren taldeak bildu zituen [[Taif Hitzarmena]] sinatzeko. [[1990]]eko [[urriaren 13]]an gerra zibila bukatutzat jo zen arren, Siriako armadak Libanon jarraitu zuen [[2005]]eko [[apirilaren 26]] arte. Izan ere, [[Rafik Al-Hariri]] Libanoko Lehen Ministroaren hilketa ([[2005]]eko [[otsailaren 14]]) zela eta, Siriaren kontrako protestak hedatu ziren Libanon.
 
Barneko oposizioa gorabehera, Hafez al Assad presidente karguan zegoela hil zen [[2000]]ko [[ekainaren 10]]ean. Hilabete bat geroago, [[Bashar al Assad]] semea presidente aukeratu zuten hautagai bakarreko erreferendum baten bidez.