Segura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Euskaltzaindiaren erabakia
43. lerroa:
Herriari [[Alfontso X.a]]k eman zion [[hiribildu]] izaera, [[1256]]an, [[Gasteizko Forua]] emanez. Hiri berria [[muino]] baten gainean eraiki zen, ibaiaren eskuinaldean, gotorlekua egiteko aproposeko lekuan. Kokapen hori oso komenigarria zen estrategiaren aldetik, [[Nafarroako Erresuma]]ren mugan eta oso ondo komunikatuta baitzegoen, Gipuzkoarako bide nagusiaren ertzean hain zuzen ere. Bide hori [[Araba]]tik zetorren eta iparralderantz zihoan, [[Lizarrate]]tik. Dagoen lekuagatik, Segura asko hazi zen [[Behe Erdi Aroa]]n, eta hori erraz antzematen da hirigunea noraino zabaldu zen ikusita (3,4 [[hektarea]]ra iritsi zen). Hirigune historikoak Erdi Aroko morfologia gordetzen du argi eta garbi. [[Hiruki]] formazko plano irregularra dauka; bertan dago Kale Nagusia, eta hura gurutzatuz, Untzurruntzaga kalea, Lardizabal eta Zurbano kaleetan banatzen dena.
 
Ondoren, [[XVI. mende]]tik aurrera, hiria bere garrantzia galtzen hasi zen, muga lekuz aldatzeagatik eta, batez ere, Lizarrate errepidea apurka-apurka baztertuta geratzeagatik, [[Leintz]] haraneko bidea nagusitzen hasi zenean. Horixe izan zen [[XVIII. mende]]an [[zalgurdi]]en errege-bidea egiteko aukeratu zena. [[EtxegarateEtzegarate]]ko atea egin zenean, Segura komunikabide nagusietatik baztertuta geratu zen eta merkataritza-hiriaren izaera galdu zuen.
 
== Ondasun nabarmenak ==