Eduardo Txillida: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Toponimia-zuzenketa. Igeldo herria da, mendia, Txubillo. Bestalde, haizearen Orrazia Torrepean egin da. Donostiarroi guraso eta aiton-amonek txikitan propio irakatsitako xehetasunak.
tNo edit summary
4. lerroa:
'''Eduardo Txillida Juantegi''',<ref>[[Wikipedia:Politikak#Antroponimia_.28pertsonen_izen-deiturak.29|Euskal Wikipedian antroponimiari buruz ditugun irizpide nagusiei]] jarraituz, ''Txillida'' da euskal herritar horren abizenaren idazkera. Horrela ageri da, orobat, [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf EIMAren izen zerrendetan] eta [http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia.asp?sarrera=txillida Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan], besteak beste.</ref> nazioartean '''Chillida''' [[erdal]] grafiaz ezagunagoa,<ref>Ikasmaterialen Aholku Batzordea: [http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1127485583 ''Onomastika''].</ref> ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1924]]ko [[urtarrilaren 10]]a - [[2002]]ko [[abuztuaren 19]]a) [[eskultore]]a izan zen, eta [[euskal herritar]] eskultore famatuena dugu orain ere. Haren lan ezagunenetariko bat Donostian dagoen ''[[Haizearen orrazia]]'' da. Txillidaren lanak dira, orobat, [[Gipuzkoa Donostia Kutxa]]ren, [[Euskal Herriko Unibertsitatea]]ren eta [[Udako Euskal Unibertsitatea]]ren logotipoak, besteak beste.
 
[[2000]]. urtean, [[Hernani]]n, [[Chillida-Leku]] museoa eraiki zen. Kanarietako [[Fuerteventura]] uharteko Tindaya mendian proiektaturiko lan eztabaidatsu eta erraldoia egin gabe gelditu zen gipuzkoar artista hiltzean. [[Alzheimer]]rak jota, azken urteak [[Igeldo|Txubillo]]n familiak zuen etxean bizi izan zen.
 
== Biografia eta ibilbide artistikoa ==
72. lerroa:
Estelak izan dira Txillidak landu dituen arloetako beste bat. Estela horiek adiskide dituenei eta bestelako pertsonaia ospetsuei eskaini dizkie. 1977an halako lau aurkeztu zituen Parisen, gaurko artearen nazioarteko azokan, altzairuan eginak: Gudari, eta Nerudari, Allenderi eta Millaresi Omenaldiak. Era horretako estelak eskaini dizkie bere adiskide batzuei eta beste zenbaiti, adibidez Estela a Giacometti (1974), Estela a Picasso (1975), Estela a Borromini (1976), Estela a Bergson (1977), Estela a Sabino Arana 1977), Estela a Edgar Allan Poe (1978), Estela a Rafael Ruiz Balerdi (1992), etab.
 
1977an oparitu zion Eduardo Txillidak bere sorlekuari, Donostiari, hiriko sinbolo bilakatu den eskultura ospetsua, ''[[Haizearen orrazia]]'', Torrepean, [[Igeldo|Txubillo]] azpian, Kontxaren ertzean, haitzetan itsatsita dagoen monumentua. [[Peña Gantxegi]] arkitektoarekin batera proiektatua dago obra osoa, eta hiruzenbakiahiru zenbakia da egileari joko guztiak egiteko aukera eskaintzen diona: hiru elementu funtsezkoenak hantxe aurkitzen dira, eskulturaren osagai barneko bezala, ura, eguratsa eta lurra, alegia; hiru eskultura dira, bakoitzak hiru beso dituela, eta hiru haitzetan hiru loturaz itsatsiak, espazioa mugatuz eta hertsiz. Donostian beste bi obra ere baditu Txillidak: Santa Maria elizari oparitua bat, eta [[Fleming]] doktoreari eskainia bestea.
 
1980an, [[Gasteizko Foru plaza]] egin zuen, berriro ere [[Luis Peña Gantxegi]] arkitektoa lagun zuela. Bi erakusketa handi egin ziren 1980an: New Yorkeko Guggenheim Museoak antolatu zuen lehena, Txillidak 1951 eta 1980 artean egindako ehundik gora eskultura eta grafiko biltzen zituena. Madrilgo El Retiroko Kristalezko Jauregian egin zen bigarrena, eta aurrekoa bezain oparoa ez bazen ere, Txillidaren aro guztietako obrez hornitua zegoen.
92. lerroa:
Eduardo Txillidak hauxe zioen bere buruaz: "Bakartia naiz, Pilirekin bakartia". Txillida bere artean murgildu zedin, bere emazte Pili, haren afera guztiez jabetu zen. Haren zutabea izan zen bizitza osoan. Gainera, haren emazteak eta seme-alabek arte proiektuetan parte hartu zuten, adibidez [[Chillida-Leku]] museoan edota [[Tindaya]] mendian.
 
Eduardo Txillidaren alde ezezagunetako bat barne-diseinuarena zen. [[Igeldo|Txubillo]] mendiko bere etxean giro koloretsua eraiki zuen, altzari arruntekin, euskal tradizioan oinarriturik. Bere bizitzaren azken fasean, Txillidak berak eman zituen ideiak [[Zabalaga baserria]] Chillida-Leku bihurtzeko lanetarako alderdi konstruktibo eta arkitektonikoak, eskultura bat balitz bezala. 2000 urtean Zabalaga baserrian (XVI. mendeko baserria), [[Hernani]] udalerrian, bere museoan artistaren bilduma zabalena inauguratu zen. Espainiako errege-erreginak, [[Jose Maria Aznar]] Espainiako gobernuko presidente eta [[Gerhard Schröder]] Alemaniako kantzilerra inauguraziora joan ziren. Izan ere, 1984. urtean, Txillidaren tamaina handiko lanak gordetzeko leku baten bila zebiltzala, Donostia eta Hernani artean dagoen Zabalaga baserria, XVI. mendeko eraikina, aurkitu zuten, eta urte hartan bertan erosi zuten etxea eta etxeari zegozkion lurren lehen zatia. Urtez urte, baserria zaharberritzen eta lursail gehiago erosten jarraitu zuten, hamasei urteren buruan Txillida familiaren eta, besteak beste, [[Joaquín Montero]] arkitektoaren ekimenez baserria bera eta inguruko belardiak hartzen dituen museo zabal eta berezia osatuz. Chillida-Lekuk Eduardo Txillidaren hainbat eskultura hartzen ditu, estilo, neurri eta garai askotakoak, hainbat kasutan han-hemenka berreskuratuak, eta haiek erakusteko eta ikusteko era da museoaren ezaugarririk bereziena, inguru naturalean erabat integratuta eta jendearen eskura baitaude guztiak. Ireki eta berehala, arrakasta handia izan zuen Chillida-Lekuk, eta Guggenheimekin batera Euskal Autonomia Erkidegoko museo nagusia bilakatu da. Chillida-Leku eraiki ondoren, Eduardo Txillida eta Pilar Belzunce Fundazioa sortu zuten txillidatarrek, sortzailearen inguruko bibliografia eta bere artxibo pertsonala kudeatzeko.
 
Sormen lanari eutsi zion azken urteetan ere Eduardo Txillidak, eta obra guztiz aipagarriak egin zituen. Eskulturagintzari dagokionez, hainbat lan berri ipini zituen Txillidak azken urteotan. Euskal Herrian geratu direnen batzuk aipatzekotan, ezin ahaztu da 1997an Donostiako [[Artzain Onaren katedrala]]ren atari nagusian jarri zuen Bakearen Gurutzea, edota 2000. urteko martxoan Loiolako Basilikaren aurreko enparantzan inauguratutako Enparantza II lana, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1997an erosia eta egileak Loiolako San Ignaziori bihotz-bihotzez eginiko omenaldi modura aurkeztua. Eduardo Txillidaren azken lanik aipagarriena, ordea, 2000. urteko urrian Alemaniako gobernuaren egoitza berriaren ohorezko sarreran kokatu zen ''Berlin ''izeneko eskultura izan zen, Gerhard Schröder kantzilerrak berak aurkeztua, eta dagoeneko Alemaniako eskulturarik esanguratsuena bilakatu dena: sei metroko altuera eta 90 tonako pisua du, eta Alemania bien bat egitearen ikur bilakatu da. Eduardo Txillidak Alemaniarekin zuen lotura estuaren lekuko dira, halaber, 2001. urteko urtarrilean Koloniako Jesusen Lagundiaren elizarako eginiko aldarea eta urte bereko otsailean [[Düsseldorf]] hiritik hurbil dagoen Hombroicheko Museoen Uhartea izeneko parkean kokatu zuen 15 metroko eskultura erraldoia.
 
2002ko abuztuaren 19an [[Igeldo|Txubillo]] mendiko bere etxean hil zen, Donostian.
 
== Sariak ==