ZEN plana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''ZEN plana''' edo, gaztelaniaz, jatorrizko izenaz, '''Plan ZEN''' (Plan Zona Especial Norte) Espainiako Gobernuak ([[PSOE]]) [[19821983]]an [[ETA]] eta oro har [[ezker abertzalea]]ri aurre egiteko argitara eman zuen plana izan zenda.
 
Dokumnetuak 11 kapitulu ditu eta hitzaurrean bertan honela definitzen du bere helburua: "Terrorismoaren aurkako borroka alor guztietan sustatzea: politika, gizarte, lege eta polizia alorretan; Estatuaren Segurtasun Indar eta Taldeen artean eta biolentzia erauzteko ahaleginetan diharduten beste instituzioekin gehinezko koordinazioa lortzea; Zona Berezian Estatuko Segurtasun Taldeen zeregin orokorrak planteatutako arazoaren aurrean behar diren zeregin zehatzekin konpatibilizatzea; Estatuko Segurtasun Taldeetako kideak Zona Berezian jarraitzea lortzea eta behar duten prestakuntza ematea euren zeregina modu eraginkorrean bete dezaten, horretarako behar dituzten bitarteko material eta teknikoak emanez; euskal herritarrak kontzientziatzeko ekintzak burutzea, aparato terrorista desegiteak herri segurtasun gehiago eta euskal tradizioen defentsa hobea dakartzala ikus dezaten".
 
Andres Cassinello Gurdia Zibileko generala eta Espainiako armadako kidea izan zen Planaren aitabitxi politikoa. Cassinello armadako zerbitzu sekretu eta Guardia Zibilaren informazio zerbitzuen sorreran parte hartu eta horietan jarduten zuen.
 
PSOEk Espainiako Gobernua eskuratu eta hiru hilabetera sartu zen indarrean, 1983ko urtarrilean, parlamentuaren inongo esku hartzerik gabe. Dena dela, horren aurretik PSOEk ere, "ETArekin amaitzeko dekalogoa" aurkeztu zuen 1982ko urriaren 31n, Zen planaren aurrekari zuzena.
 
Bestela ere, CIAk Europa osoan Bigarren Mundu Gerraren ostean banatu zituen eskuliburuetan oinarritzen zen azken batean. ETAren aurkako borrokan Estatuko aparatu guztiak berregokitu eta enfrentamendu militarraren gainetik ordura arte gutxiago kontutan hartutako alderdi sozialei ematen zien nagusitasuna. , eta zentzu horretan polizia frankistak ere modu batera edo bestera praktikan jarrita zeukana.
 
Bereziki "gerra psikologikoa" eta informazioaren manipulazioa azpimarratzen zituen. Eta horren bitartez Estatuaren errepresioaren inguruko kontsentsua bideratu nahi zuen ETA politikoki garaitzeko, ETA ahuldu eta desagertzeko bidean jartzeko asmoz.
 
Komunikabideen erabileraz honako hauek bezalako irizpideak gomendatzen zituen:"Poliziaren arrakastaren arrazoien artean herritarren kolaborazioa aipatu", "polizia kide baten kontrako atentatuetan, berehala bertaratu eta haren emazte, ama eta seme-alaben datuak eskaini", "informazioak zabaldu, hirugarrenen bitartez, terroristen artean enfrentamenduak eta eztabaidak daudela esanez, euren ideologia kanpokoa dela, negozio zikinak dituztela, zalantzazko ohiturak dituztela... Nahikoa da informazioa sinisgarria izatea erabiltzeko".
 
Zen Planak 1984ko Lege Antiterroristaren oinarriak ere jarri zituen, eta gaur egungo legearen funtsa ere.
 
 
==Kanpoko loturak==
*{{es}} [http://www.lafogata.org/003euro/euro5/eu_lado.htm Página sobre el plan ZEN]
*[http://www.askatu.org/aubisu/docs/01 Analisis Plan ZEN. Amnistiaren Aldeko Batzordeak]