Tantaz Tanta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
29. lerroa:
 
Hala, bada, Ruzek Velascoren esku utzi zuen erabakia, eta [[Eloy Velasco]]k —1995etik 2003ra bitartean [[Alderdi Popularra]]ren zuzendaritzapean [[Valentziako Generalitate]]ko kide izan zen epaileak<ref>{{es}} [https://linguisticaforensemadrid.files.wordpress.com/2010/03/cvs_jlf_i.pdf Eloy Velascoren curriculuma], auzitegietako hizkuntzalaritzari buruzko ''Linguisticaforensemadrid.wordpress.com'' webgunean eskuragarri.</ref><ref>{{es}} Jaume ASENS eta Gerardo PISARELLO: [http://blogs.publico.es/no-hay-derecho/2014/01/14/los-enemigos-de-la-paz-y-el-derecho-a-decidir/ «Los enemigos de la paz y el derecho a decidir»], ''Público'', 2014-01-14.</ref>— manifestazioa debekatu zuen, ekitaldiaren egunaren bezperan bertan. Era berean, Ertzaintzari, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari agindu zien beharrezko neurriak hartzeko, mobilizazioa egin ez zedin. Erabakia hartzeko, Velascok argudiatu zuen mobilizazioa [[Herrira]]k deitu zuela hasiera batean, eta erakunde horrek «izaera terrorista» duela suposa zitekeela (berak agindu zuen irailaren amaieran Herrirako kideak atxilotzea). Horregatik, mobilizazioan berez deliturik ikusten ez bazuen ere, debekatzeko erabakia hartu zuen.<ref>[http://www.berria.info/albisteak/87563/velascok_presoen_eskubideen_aldeko_mobilizazioa_debekatu_du.htm «Velascok debekatu egin du Tantaz Tantaren mobilizazioa»], ''Berria'', 2014-01-10.</ref>
 
== Ikus gainera ==
* [[2014ko urtarrilaren 11ko Giza eskubideak, Konponbidea martxa]]
 
== Erreferentziak ==