City Hall (filma): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: {{Film infotaula oinarria | izena = City Hall | izenburu originala = City Hall | izenburua euskaraz = Udaletxea | urtea = 1996 | estreinaldia = 1996ko otsailaren 16...
(Ez dago alderik)

07:55, 31 maiatza 2014ko berrikusketa

City Hall (euskaraz Udaletxea) 1996ko Harold Becker estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Bertan, Al Pacino, John Cusack, Bridget Fonda, Danny Aiello, Richard Schiff, David Paymer eta Martin Landau aktoreek antzeztu zuten.

filma honek politikarien eta mafiaren arteko harreman iluna ukitzen du, bai eta politikagintzan izan ohi den ustelkeria ere.

Argumentua

1990eko hamarkada, New York. John Papas (Al Pacino) alkatea politikan aski trebatua dagoen plazagizona da, bere hitz-jarioa eta karismari esker hirian nahieran agintzen du. Alkateak Lousianatik iritsi berria den Kevin Calhoun (John Cusack) diputatu gazte idealista laguntzaile du.

Aldi berean, Eddie Santos (Nestor Serrano) detektibeak hiriko polizia departamenduan "gogor" eta zintzo ospea du. Vinnie Zapatti (Angel David) informatzaileak hala eskatuta Santos harekin biltzera doa, baina Brooklyn iparraldeko Broadway eta Marcy kalegurutzean bilera izan behar duten unean Tino Zapatti (Larry Romano) mafiako narkotrafikatzaileak Santosi segada jarri eta bien arteko tiroketa jazoko da, tiroketa horretan bi gizonez gain kaletik aitarekin zihoan James Bone izeneko mutiko beltz bat ere hilko delarik.

Bai Vinnie nahiz Tino, Paul Zapatti (Anthony Franciosa) mafia buruzagi boteretsuaren hilobak dira.

Hilketa horren ikerketen arabera gertaera horren aurretik alkatearen adiskidemina den Walter Stern (Martin Landau) epaileak Tino Zapatti beste hilketa kargu batengatik aske laga zuela azaleraziko dute, alkatea leku txarrean lagaz.

Kevin Calhounek hilketa horren benetazko arduradunak nortzuk diren ikertuko du, aldi berean Marybeth Cogan (Bridget Fonda) abokatuak Santosen alarguna eta familiari haren hilketarengatik diru-laguntza guztia izan dezaten saiatuko da. Bestalde, Paul Zapatti mafiaburuak Frank Anselmo (Danny Aiello) politikariaren bidez Santos polizia zenaren zintzo ospea zikindu edo aldarazten saiatuko da, honela Tino hilobak haurraren hilketan izandako ardura zuritu asmoz.

Aktoreak

Kanpo loturak