Maracaiboko aintzira: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
better image quality (GlobalReplace v0.3)
22. lerroa:
'''Maracaiboko aintzira'''<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0170.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data = 2012-05-25|izenburua= 170. araua: Amerikako toponimia}}</ref> [[Venezuela]]ko ipar-mendebaldean —[[Zulia]] estatuan— dagoen [[ur]] gaziko [[aintzira]] da. Iparraldeko muturrean dagoen 55 kilometroko itsasarteak [[Venezuelako golkoa]]rekin lotzen du eta ibai askok dute ahoa aintziran; handiena Catatumbo ibaia da. [[Hego Amerika]]ko aintzirarik handiena da, 13.210 [[km²]] baititu, eta munduko zaharrenetariko bat. Itsasoarekin hain lotura handia duenez, [[golko]]tzat ere har liteke, baina oro har aintziratzat hartzen da, eta arrasto geologikoek erakusten dute guztiz aintzira izan zela iraganean.
 
[[Fitxategi:PuenteGeneral deRafael MaracaiboUrdaneta Bridge.jpg|thumb|left|General Rafael Urdaneta zubia munduko luzeenetarikoa da, eta Maracaibo hiriaren komunikabideetako bat]]
 
155 km da luze, lekurik zabalenean 120 km da zabal, eta gehieneko sakontasuna 30 m-koa du. Mendiek inguratzen duten sakonune batean dago. [[Antillak]] eta [[Venezuelako golkoa]] lotzen ditu. [[Petrolio]] asko du. [[Alonso de Ojeda]]k aurkitu zuen 1499an. Maracaiboko aintziraren ertzetan daude Hego Amerika guztiko [[petrolio hobi]] aberatsenak.