Alonsotegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ezker Batuaren laburzkina legez PP agertzen zen. Erratua denez, zuzendu dut EB erabiliz.
t 188.87.254.159 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Euskaldunaa wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
23. lerroa:
| oharrak =
}}
'''Alonsotegi''' [[Bizkaia|Bizkaiko]] udalerria da. [[Bilboaldea]]n eta [[Enkarterriak|Enkarterrietan]] dago kokaturik eta 21 kilometro koadroko zabalera du. Alonsotegiko hiriguneaz gain, [[Arbuio]] eta [[Irauregi]] auzoak dira nabarmengarri.
[[Fitxategi:Alonsotegi 2.jpg|thumb|300px|left|Alonsotegiren goitiko ikuspegia.]]
 
== Geografia ==
=== Inguru Naturala ===
[[Kadagua]] ibaiaren ondoan kokatuta dago [[Pagasarri]] eta [[Ganekogorta]] mendien pean.
 
=== Udalerri mugakideak ===
* [[Barakaldo]] iparraldean.
* [[Bilbo]] ipar-ekialdean.
* [[Arrigorriaga]] ekialdean.
* [[Gueñes]] hego-mendebaldean.
* [[Arrankudiaga]] hegoaldean.
 
== Historia ==
Historian zehar, [[Arrigorriaga]] eta [[Barakaldo]] udalerrien zati izan da, bere independentzia [[1991]]. urtean lortu zuen arte. Lau zatitan banatu daiteke bere historia:
 
1. XV. edo XVI. mende hasierararte, Alonsotegi [[Arrigorriaga]] udalerriaren barne zegoen.
 
2. XVI. mendean elizate independente moduan eratu zen, 1888. urterarte.
 
3. 1888. urteko azaroaren 13tik 1990ko abenduaren 31rarte Alonsotegi, [[Barakaldo]]k zuen anexionatuta.
 
4. Azkenik, 1991ko urtarrilaren 1ean lortu zuen berriz desanexioa, ordura arte beti barakaldar izandako Irauregi eta [[Zamundi]] auzuneekin herri independentea eratuz.
 
== Demografia ==
1991. urtera arte, Alonsotegi Barakaldoko udalerrian sartuta egon zen.
{{Demografia
| 1991 = 3.075
| 2000 = 2.662
| 2010 = 2.828
| 2012 = 2.845
}}
 
== Politika ==
 
=== 2011ko hauteskundeak ===
 
[[2011ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian|2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako]] emaitzen ondorioz, [[Euzko Alderdi Jeltzale]]ko Jose Luis Erezuma hautatu zuten alkate. Erezumak [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]ren sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boza gehien izan zituen hautagaitza. [[Bildu]]k 4 zinegotzi lortu zituen, [[Alonsotegiko Ezkerra]]k eta [[Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra|Euskadiko Alderdi Sozialista]]k bana eta [[Euskadiko Alderdi Popularra|Alderdi Popularra]]k eta [[Ezker Batua]]k batere ez.
 
{{Udal hauteskunde infotaula
|data = 2011ko maiatzaren 22
|alderdia1 = [[Euzko Alderdi Jeltzalea]] (EAJ)
|kolorea1 = #CCFC66
|zinegotziak1 = 5
|botoak1 = 708
|ehunekoa1 = 41,55
|alderdia2 = [[Bildu]]
|kolorea2 = #9bd225
|zinegotziak2 = 4
|botoak2 = 500
|ehunekoa2 = 29,34
|alderdia3 = [[Alonsotegiko Ezkerra]]
|kolorea3 = #F8C080
|zinegotziak3 = 1
|botoak3 = 194
|ehunekoa3 = 11,38
|alderdia4 = [[Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra|Euskadiko Alderdi Sozialista]] (PSE-EE(PSOE))
|kolorea4 = #7cc1ff
|zinegotziak4 = 1
|ehunekoa4 = 10,15
|botoak4 = 173
|alderdia5 = [[Euskadiko Alderdi Popularra|Alderdi Popularra]] (PP)
|kolorea5 = CCFC66
|zinegotziak5 = 0
|ehunekoa5 = 3,99
|botoak5 = 68
|alderdia6 = [[Ezker Batua]] (PP)
|kolorea6 = e18d8d
|zinegotziak6 = 0
|ehunekoa6 = 1,76
|botoak6 = 30
}}
 
=== 2007ko hauteskundeak ===
Sei alderdi aurkeztu ziren hauteskundeetan udalerrian: EAJ-PNV, EA, PSE-EE, PP, EB-Aralar eta Alonsotegiko Ezkerra izeneko alderdi independente bat. Hauek izan ziren emaitzak:
 
* [[Euzko Alderdi Jeltzalea]] : 724 boto (6 zinegotzi)
* [[PSE-EE]] : 221 boto (2 zinegotzi)
* [[Eusko Alkartasuna]] : 219 boto (2 zinegotzi)
* [[Alonsotegiko Ezkerra]] : 218 boto (zinegotzi bat)
* [[Partido Popular]] : 70 boto (zinegotzirik ez)
* [[Ezker Batua-Berdeak]]-[[Aralar]] : 38 boto (zinegotzirik ez)
 
Emaitza horien ondoren, Gabino Martinez de Arenaza jeltzalea izendatu zuten berriro herriko alkate.
 
=== 2003ko hauteskundeak ===
[[Gabino Martinez de Arenaza]], ([[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]]), izan zen 2003-2007 bitartean Alonsotegiko alkatea, 2003ko hauteskundeetan gehiengo osoa lortuta. Hauteskunde horietan, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]] 7 zinegotzi lortu zituen, [[Alonsotegiko Ezkerra]] herri ekimenak 2, [[Eusko Alkartasuna|EAk]] 1 eta [[Espainiako Langileen Alderdi Sozialista|PSOEk]] 1.
 
Boto kopuruari dagokionez, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]] 824 boto lortu zituen, [[Alonsotegiko Ezkerra|AE]] herri ekimenak 316, [[Eusko Alkartasuna|EAk]] 232 eta [[Espainiako Langileen Alderdi Sozialista|PSOEk]] 154. Baliogabeko botoak 226 izan ziren eta zuri bozkatu zutenak 10. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero.
 
== Alonsotegiar ezagunak ==
* [[Marcelino Bilbao]] (1920-), Mauthausen konzentrazio esparru nazitik bizirik ateratakoa
* [[Andoni Goikoetxea]] ([[1956]]-), futbolari ohia eta entrenatzailea.
* [[Iñigo Urkullu]] ([[1961]]-), [[Eusko Jaurlaritzako lehendakaria]] eta [[EAJ]]ko politikaria.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Bizkaiko udalerrien zerrenda]]
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
{{Atari|Euskal Wikiatlasa|Euskal Herriko Wikiatlasa}}
 
* {{eu}} [http://www.alonsotegi.net Alonsotegiko udalaren webgunea.]
 
{{Enkarterriko udalerri aurkibidea}}
{{Bizkaiko udalerri aurkibidea}}
 
[[Kategoria:Alonsotegi]]