M-15 mugimendua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
120. lerroa:
 
Bitartean, mugimenduak oihartzun mediatikoa galtzen ari zen bitartean. Deitutako mobilizazioen ondoren, mugimendutik helburuak eta estrategiak aztertu eta erabakitzeko barne eztabaidetan aritu zen. 2012ko udazkenaren hasieran, ordea, irailaren 25ean hain zuzen, ''[[Inguratu Kongresua|Rodea el Congreso]]'' ("Inguratu Kongresua") izeneko protesta zabala deitu zen Espainiako legebiltzarraren inguruetan, gizarte plataforma batek deiturik, eta M-15 mugimenduko asanblada askoren atxikimendua bildu zuena. Deialdiak gobernuaren erantzun zorrotza jaso zuen, milaka polizia bilduz Espainiako hiriburuetan<ref>{{es}} [http://www.rebelion.org/noticia.php?id=156501 El 25-s coacciona al 15-m], ''www.rebelion.org'', 2012-09-25ean kontsultaturik.</ref> eta istilu larriak gertatu ziren, guztira 64 zauritu eta 35 atxiloturekin. Azken astinaldi hauek gorabehera, ordea, M-15 mugimendua, indarreango sistema politiko eta sozioekonomikoaren aurkako protesta ekimen orokor moduan erabat deseginda zegoen eta [[2011-2013ko murrizketa sozialen aurkako protestak Espainian|2013 urtearen hasierarako arloan arloko protesta mugimenduak]], bereziki [[Atzeraldi Handia]]ren ondorioen aurkakoak, hala nola hipoteken aurkako mugimendua, [[lehentasunezko partaidetza|lehentasunezko partaidetzen aurkako mobilizazioak]] eta ''[[Marea Blanca]]'' izenekoak izan ziren herritarren haserrea bereziki bideratu zutenak.
 
Aldi berean, mugimendua ildo berri batetik bideratu eta indarberritzeko, mugimenduaren erreibindikazio eta proposamenetan oinarritutako mugimendu eta [[alderdi politiko]]ak sortzeko beharra ikusi zen. Asmo horrekin, 2013ko urtarrilean [[alderdi politiko]] baten sorrera iragarri zen, [[Partido X, Partido del Futuro]] izenarekin.<ref>{{es}} [http://www.youtube.com/watch?v=90deuJiQfTw Partido X, Partido del Futuro: Rueda de prensa de presentación], ''www.youtube.com'', 2012-01-15ean kontsultatua.</ref> Erreibindikazio berdinen haritik, baina [[ezker politiko]]an argi eta garbi kokatuta [[Podemos]] alderdia sortu zen 2014ko hasieran. Bi alderdiak [[2014ko Europako hauteskunde]]etara aurkeztu ziren, Partido X, Partido del Futuro alderdiak boto gutxi eskuratu zituen, ordekaritza lortzera heldu gabe, baina [[Podemos]] alderdiak 5 eurodiputatu lortu zituen, miliotik gora botoekin.{{erref behar}}
 
== Mugimenduaren antolaketa ==