LZ 129 Hindenburg: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
No edit summary
2. lerroa:
[[Fitxategi:Hindenburg at lakehurst.jpg|thumb|200px|right|Hidenburg zeppelina [[1936]]ean.]]
 
'''LZ 129 Hindenburg''' [[alemania]]r [[zeppelin]], dirigible, baloi gidatu edo globo gidatu bat izan zen. Bere garaian, munduko zeppelinik handienetako bat izan zen. Izena [[Weimar Errepublika]]ko bigarren presidentea izan zen [[Paul von Hindenburg]] mariskalaren omenez zeraman. [[Atlantikoa]] zeharkatu ondoren [[1937]]ko [[maiatzaren 6]]an [[Ameriketako Estatu Batu]]etako [[New Jersey]] estatuan lur hartzen ari zela sute baten ondorioz suntsitu egin zen, ezbehar horretan 36 pertsona hil zirelarik (bidaiarien heren bat gutxi gorabehera). Garai hartako hedabideek istripu honen albistea asko hedatu zuten, ondorioz garraiobide gisa [[zeppelin]]en amaiera suposatu zuen.
 
[[Luftschiffbau]] ingeniariak diseinatu zuen 1935an, eraikitzeak 500.000 liberako kostua izan zuen. Hindenburg eta bere bikia, LZ 130 Graf Zeppelin II, historiako zeppelin eta aireontzirik handienak izan ziren.
 
[[Duraluminio]]z eginda, 245 metroko luzera zuen, diametroa 41 metrokoa zen eta 16 gas poltsa zituen (14 hidrogenozkoak eta 2 aire baloiak). Gehienezko abiadura 135 km/h-koa zen. Hasieran 50 bidaiari eramaten zituen, baina 1937an 72ra handitu zuen edukiera. Eskifaia 61 pertsonek osatzen zuten.
 
Eraikitzerakoan [[helio]]z bete nahi izan zen baina garai haietan Estatu Batuek zeukaten helioaren monopolioa eta ez zioten Alemaniari saldu nahi, horregatik dirigiblea [[hidrogeno]]z bete izan zen. [[Hidrogeno]]a elementu sukoia eta leherkorra da.
 
1936an, Hindenburg bidaiariak eramaten hasi zen. Lehengo urtean 308.323 km bidaiatu zituen eta 2.798 bidaiari eraman zituen. 17 aldiz zeharkatu zuen Atlantiar Ozeanoa (10 aldiz Estatu Batuetara eta 2 Brasilera).
 
[[Nazi]]ek bereganatu zuten dirigiblea alemaniarren boterea erakusteko. 1936eko [[Berlineko Joko Olinpiko]]etan estadio olinpikoa zeharkatu zuen airetik.
 
[[Atlantikoa]] zeharkatu ondoren [[1937]]ko [[maiatzaren 6]]an [[Ameriketako Estatu Batu]]etako [[New Jersey]] estatuan lur hartzen ari zela sute baten ondorioz suntsitu egin zen, ezbehar horretan 36 pertsona hil zirelarik (bidaiarien heren bat gutxi gorabehera).
Istripuaren kausa nagusia ekaitz bat izan omen zen. Hidrogenoa, sukoia zenez, eta New Jersey-en ekaitz bat zegoenez, dirigibleak sua hartu zuen. Garai hartako hedabideek istripu honen albistea asko hedatu zuten, ondorioz garraiobide gisa zeppelinen amaiera suposatu zuen. Istripuaren buruzko hainbat filmek, argazkik etab. gertaera gogoratzen dute.
 
== Ikus gainera ==