Sirusho: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
47. lerroa:
 
=== 2010-gaur egun: ''Havatum Em'' eta ''PreGomesh'' ===
2009a amaitu bezain laster, abeslaria bere laugarren albuma prestatzen hasi zen. Herrialdeak [[2010eko Eurovision Abesti Txapelketa|2010eko Eurovisionera]] bidaliko zuen ordezkaria aukeratzeko galan bertan, Sirushok laugarren lanaren oinarria izango zen balada aurkeztu zuen jendaurrean, "Havatum Em" (euskaraz, "Sinesten dut"). Saioak arrakasta handia izan zuen eta Maltako aukeraketa galara ere gonbidatu zuten. Urte bereko maiatzaren 22an, Sirushok laugarren albuma kaleratu zuen, ''Havatum Em'' izenekoa. Bertan sartu zituen, besteak beste, "Erotas" abestia, "Time to Pray", 2008an Eurovisionen abesteko aurkeztu zituen lau kantak, eta "Havatum Em". Lan honek arrakasta handia izan zuen -batez ere, Armenian-, eta nazioarteko armeniar diasporan promozionatzeko ere hainbat kontzertu eman zituen. Hala, disko berria promozionatzen Frantzian zegoela, amarekin duo bat grabatu zuen Lyon hirian, "Oror" izenekoa. Ama-alabak eginiko abestia azkar zabaldu zen 1980ko eta 1990eko hamarkadetan Siuzan Margarianen, amaren, zaleak zirenen artean <ref>[http://esctoday.com/15576/sirusho_havatum_em_official_video_released/ Sirusho: Havatum Em official video released!] esctoday. 2014.05.17</ref>.
 
Hurrengo urtean, 2011n, Sirushok single berri bat argitaratu zuen iTunesen, "I Like It" izenekoa, ingelesez. Abesti dantzagarri honek entzute handia izan zuen Ekialdeko Europan eta azaroaren 11n kaleratu zen musika bideoak, gainera, bi milioi ikus-entzule inguru izan ditu <ref>[http://www.youtube.com/watch?v=lxeclRZfYJU SIRUSHO NEW ! - I Like It (Official Music Video) HD 2011] YouTube. 2011.11.11</ref>.
 
Hala ere, 2012ko gabonetan -abenduaren 10an, zehazki- argitara eman zen Sirushoren gaur egun arteko arrakasta handiena: "[[PreGomesh]]" ("ՊռեԳոմեշ"; euskal grafiaz, "PreGomex"; euskaraz, "ArreBufalo"). Egun bat lehenago, abeslariak Facebookeko horman [[Komitas]] artistak XX. mendearen hasieran bildutako "Lorva gutanerg" armeniar folk abestiaren eragina zuen kanta bat grabatu zuela jakinarazi zuen. Sortutako jakinmina ondorengo esaldiak jarraitu zion <ref>[http://www.1in.am/arm/armenia_arts_142020.html|accessdate=28 Սիրուշոն ներկայացրեց "ՊռեԳոմեշ" երգի տեսահոլովակը] ''1in.am''. 2012.12.15</ref>: "Bizitzak inspirazio aukerak eskaintzen dizkigu ematen dugun urrats bakoitzeko, gutxi behar da hauek antzemateko."