«Sirusho»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 6 urte
t
t
[[2008ko Eurovision Abesti Txapelketa|2008ko Eurovision]] Belgrad hirian ospatu zen. Sirusho, maiatzaren 20an izan zen lehenengo finalaurrekoan, maiatzaren 24ko finalera zuzenean sailkatzea lortu zuen. Hain zuzen, finalaurrekoan parte hartu zuten hemeretzi herrialdetatik bigarrena izan zen Armenia, eta, guztira, 139 puntu eskuratu zituen abeslariak. Larunbatean ospatu zen finalean, aldiz, hogeita bost abestiren artean laugarren postua lortu zuen Sirushok, denera, 199 puntu. Arrakasta handia izan zen Armeniarentzat, inoiz Eurovision txapelketan lortu duen posturik altuena izan baitzen. Gainera, 12 puntu gehien jaso zituen abestia izan zen Sirushorena, Belgikatik, Errusiatik, Frantziatik, Georgiatik, Greziatik, Herbehereetatik, Poloniatik eta Txekiar Errepublikatik iritsi ziren puntuak. Garaikurra, baina, Errusiako [[Dima Bilan]] abeslariak irabazi zuen <ref>[http://www.eurovision.tv/page/history/by-year/contest?event=1469 Eurovision Song Contest 2008] eurovision.tv. 2014.05.15</ref>.
 
Musika lehiaketan nabarmendu ostean, grezierazko abesti bat kaleratu zuen 2009ko apirilean, "[[Erotas]]" edo "Erotas Ksafnikos" (euskaraz, "Ustekabezko maitasuna"). Erritmo azkarreko abestia Greziako [[laïko]] herri musika tradizionalean oinarrituta dago, eta Armenian ez ezik, Grezia eta Zipren ere entzute handia izan zuen. Gainera, maiatzan, Sirushok [[Boaz Mauda]] eta [[Jelena Tomasevic]] 2008ko Eurovisioneko lehiakideekin batera "Time To Pray" abestia grabatu zuen. Hala ere, urte hura arrakasta musikalek baino gehiago, abeslariaren bizitza pribatuak markatu zuen <ref>[http://www.esctoday.com/multimedia/showVid.php?id=tT3hhG_xJv0 Sirusho - Erotas Ksafnikos (Tashir Armenian Awards 2009)] ''ESCToday''</ref>.
 
Sirusho bera protagonista bihurtu zen gatazka politiko batek berriz eraman zuen abeslaria lehen planora [[2009ko Eurovision Abesti Txapelketa|2009ko Eurovision]]en. Moskun ospatu zen txapelketan, agerraldi bakoitzaren osteko tartean, bideo txiki bat agertzen zen herrialde bakoitzaren monumentu ezagunenekin. Errusiar errealizadoreek armeniar herriaren bideoan [[Stepanakert]]eko [[Gu geure mendiak gara]] monumentua sartu zuten, eta eraikuntza hau armeniar herriaren ikur garrantzitsua den arren, [[Karabakh Garaia|Karabakh Garaia]] lurraldean dago, ''[[De iure|de jure]]'' [[Azerbaijango Errepublika]]n dagoen lurraldea. Hala, Azerbaijanek eginiko kexuen ondoren, errealizadoreek irudia bideotik kendu zuten. Dena den, urte hartan Sirusho Armeniako botoen bozeramaile aukeratu zuten, eta botoak emateko unea iritsi zenean, armeniar abeslariak eraikinaren irudia erakutsi zuen behin eta berriz karpeta baten atzealdean. Ekintza horrek tentsio etniko ugari ekarri zituen <ref name=Bibliografia1></ref><ref>[http://frontlineclub.com/blogs/onnikkrikorian/2009/05/festering-wounds-overshadow-eurovision-in-the-south-caucasus.html Ethnic rivalry wins over kitsch in the Caucasus] Frontlineclub. 2009.05.16</ref>.
 
=== 2010-gaur egun: ''Havatum Em'' eta ''PreGomesh'' ===
2009a amaitu bezain laster, abeslaria bere laugarren albuma prestatzen hasi zen. Herrialdeak [[2010eko Eurovision Abesti Txapelketa|2010eko Eurovisionera]] bidaliko zuen ordezkaria aukeratzeko galan bertan, Sirushok laugarren lanaren oinarria izango zen balada aurkeztu zuen jendaurrean, "Havatum Em" (euskaraz, "Sinesten dut"). Saioak arrakasta handia izan zuen eta Maltako aukeraketa galara ere gonbidatu zuten. Urte bereko maiatzaren 22an, Sirushok laugarren albuma kaleratu zuen, ''Havatum Em'' izenekoa. Bertan sartu zituen, besteak beste, "[[Erotas]]" abestia, "Time to Pray", 2008an Eurovisionen abesteko aurkeztu zituen lau kantak, eta "Havatum Em". Lan honek arrakasta handia izan zuen -batez ere, Armenian-, eta nazioarteko armeniar diasporan promozionatzeko ere hainbat kontzertu eman zituen <ref>[http://esctoday.com/15576/sirusho_havatum_em_official_video_released/ Sirusho: Havatum Em official video released!] esctoday. 2014.05.17</ref>.
 
Hurrengo urtean, 2011n, Sirushok single berri bat argitaratu zuen iTunesen, "I Like It", ingelesez. Abesti dantzagarri honek entzute handia izan zuen Ekialdeko Europan eta azaroaren 11n kaleratu zen musika bideoak, gainera, bi milioi ikus-entzule inguru izan ditu <ref>[http://www.youtube.com/watch?v=lxeclRZfYJU SIRUSHO NEW ! - I Like It (Official Music Video) HD 2011] YouTube. 2011.11.11</ref>.
10.823

edits