Sirusho: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
{{lanean|sikret8}}
{{Musika bakarlari infotaula
| izena = Sirusho
16 ⟶ 15 lerroa:
| webgunea = [http://www.sirusho.am www.sirusho.am]
}}
'''Siranux Harutiunian'''<ref>{{Web erref|izenburua=163. araua - Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0163.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2014.05.15}}</ref> ([[armeniera]]z, Սիրանուշ Հարությունյան; [[Erevan]], [[Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista|Armeniako SES]], [[SESB]], {{data|1987|01|7}}), '''Sirusho''' (Սիրուշո; euskal grafiaz, ''Siruxo'') ezizenaz ezagunagoa, [[armeniar etnia|armeniar]] abeslari, musikagile eta pianista da <ref name=Bibliografia1>[http://www.avproduction.am/?ln=am&page=person&id=506 "Սիրուշո Sirusho" (armenieraz)] AV Production. 2014.05.13</ref>.
 
Artista artean hazia, umetatik arrakasta lortu zuen jaioterrian eta armeniar herriaren diaspora zabalean. Hala ere, [[2008ko Eurovision Abesti Txapelketa|2008ko Eurovision]] txapelketan parte hartu zuenetik, Ekialdeko Europan ere entzute handia izan duen abeslaria da. Arrakasta handien izan duten abestiak grezierazko "[[Erotas]]", Eurovisionen aurkeztu zuen "[[Qélé, Qélé]]", "Havatum Em" balada, eta, batez ere, azken urtean sekulako salmenta ona izan duen eta armeniar herriaren aldeko aldarria den "[[PreGomesh]]" single dantzagarria dira. Azken abesti honek izan duen harrera onari esker, hain zuzen, Sirusho maiatzaren 27an Monte-Carlon ospatuko den 2014ko [[World Music Awards]]eko hiru sari jasotzeko izendatua izan da: abesti onena, musika bideo onena eta emakumezko abeslari onena <ref>[http://www.armenianpulse.com/2012/12/sirusho-pregomesh-song-and-video-premiere/ "Sirusho PreGomesh song and video premiere"] ArmenianPulse.com 2014.05.17</ref><ref name=Bibliografia3>[http://www.worldmusicawards.com/ World Music Awards (2014)] 2014.05.18</ref>.
 
== Biografia ==
=== Hastapenak ===
Siranux Harutiunian 1987ko urtarrilaren 7an jaio zen Erevan hirian. Gurasoak Armeniako artista entzutetsuak dira: Siuzan Margarian, ama, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan arrakasta handia izan zuen abeslaria da, eta Hratxia Harutiunian aita, aldiz, armeniar aktore eta zuzendari ezaguna <ref name=Bibliografia1>[http://www.avproduction.am/?ln=am&page=person&id=506 "Սիրուշո Sirusho" (armenieraz)] AV Production. 2014.05.13</ref><ref>[http://www.armstar.am/am/news/?n=371 "Այսօր Սիրուշոյի ծննդյան օրն է" (armenieraz)] ArmStar. 2014.05.13</ref>.
 
Umetatik erakutsi zuen Sirushok musikarako talentu berezia; hala nola, zazpi urte zituela hasi zen musika propioa idazten, armenieraz eta ingelesez; zortzi urterekin, berriz, lehen aldiz oholtza gainera igo eta jendaurrean abestu zuen; hurrengo urtean, bederatzi urte baino ez zituela, berak konposatutako abesti bati esker talentu berrientzako sari bat irabazi zuen; eta hamar urterekin, azkenik, herrialdean sona handia duen hogeita bi urte azpiko gazte abeslarientzako txapelketa bat irabazi zuen. Urte guzti horietan liruratutako zaleen bultzadaz, lehen albuma hamahiru urte baino ez zituela kaleratu zuen, 2000. urtean; izenburua, ''Sirusho'' <ref name=Bibliografia1></ref><ref name=Bibliografia2>[https://web.archive.org/web/20110531154212/http://www.sirusho.am/pages.php?al=bio "Biografia"] Sirushoren webgune ofiziala. 2014.05.13</ref>.
51 ⟶ 52 lerroa:
Hala ere, 2012ko gabonetan -abenduaren 10an, zehazki- argitara eman zen Sirushoren gaur egun arteko arrakasta handiena: "[[PreGomesh]]" ("ՊռեԳոմեշ"; euskal grafiaz, "PreGomex"; euskaraz, "ArreBufalo"). Egun bat lehenago, abeslariak Facebookeko horman [[Komitas]] artistak XX. mendearen hasieran bildutako "Lorva gutanerg" armeniar folk abestiaren eragina zuen kanta bat grabatu zuela jakinarazi zuen. Sortutako jakinmina ondorengo esaldiak jarraitu zion <ref>[http://www.1in.am/arm/armenia_arts_142020.html|accessdate=28 Սիրուշոն ներկայացրեց "ՊռեԳոմեշ" երգի տեսահոլովակը] ''1in.am''. 2012.12.15</ref>: "Bizitzak inspirazio aukerak eskaintzen dizkigu ematen dugun urrats bakoitzeko, gutxi behar da hauek antzemateko."
 
Poparen eta armeniar folk musikaren arteko emaitza den abestiak arrakasta itzela izan du. Single dantzagarria armeniar herriaren aldeko aldarria da, eta bufalo animalia hain zuzen ere, etnia honen irudikapena da. Musika bideoak ere zabalkunde handia izan du eta nazioartean gehien ikusi den armenierazko bideoetako bat da; guztira, hiru milioi bisita baino gehiago izan du YouTuben. PreGomesh abestiak izan duen harrera onari esker, Sirusho maiatzaren 27an Monte-Carlon ospatuko den 2014ko [[World Music Awards]]eko hiru sari jasotzeko izendatua izan da: abesti onena, musika bideo onena eta emakumezko abeslari onena <ref name=Bibliografia3>[http://www.worldmusicawards.com/ World Music Awards (2014)] 2014.05.18</ref>.
 
Azken urtean, PreGomesh ondoren, beste bi single argitaratu ditu Sirushok. Bata, [[Sákis Rouvás]] greziar artistarekin kolaborazioan eginiko "See", Grezian, Turkian, Zipren eta Armenian entzuna izan dena, eta aurten kaleratutako "Antarber Ashkharh" ("Անտարբեր Աշխարհ") balada <ref>[http://wiwibloggs.com/2014/03/18/armenia-sirusho-antarber-ashkarh/43245/# "Sirusho releases Antarber Ashkharh"] Wiwibloggs. 2014.05.16</ref>.