Emakumeen sufragismoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[File:Rose-Sanderson-Votes-for-Women.jpeg|thumb|240px|Estatubatuar sufragistak manifestazio batean, 1913ko otsaila.]]
'''Sufragismoa''' emakumeen [[boto]]a eskatzen zuen mugimenduari deritzo. Sufragista ezagunenak emakumeak badira ere, gizon batzuen elkartasuna izan zuen mugimendu honek. Batez ere [[Estatu Batu]]etan eta [[Ingalaterra]]n eman zitzaien izena, bertan hasi baitziren sufragistek indarra hartzen. Estatu Batuetan [[Elizabeth Cady Stanton]]ek zuzendu zituen eta botoa emateko eskubidea 1890ean lortu zuten. Ingalaterran [[Emmeline Pankhurst]]ek zuzeneko ekintzetara bultzatu zituen jarraitzaileak eta besteak beste [[sabotai]]ak eta [[greba]]k egin zituzten. 1928an botoa emateko eskubidea lortu zutenean, amaitu egin zen sufragisten mugimendua. Historialari askok [[feminismo]]aren aurrekariak bezala ikusten ditu mugimendu honen ekintzaileak.
 
==1913ko sufragisten derbya==
 
Epsomeko hipodromoko derbya 1913an mugimendu sufragistaren historian, batez ere britanikoan, garrantzi handia izan zuen. Tottenhameko bihurgune batean, emakume batek hesi gainetik jauzi egin eta erregearen zaldiak zapaldu egin zuen. Zaldiak airean bira osoa egin eta zaldunaren gainean erori zen azkenean. Zaldunak zauriak izan zituen baina emakumea, [[Emile Davison]] izenekoa, lurrean etzanda geratu zen konorterik gabe. Handik egun gutxira hil egin zen Epsom Cottage ospitalean. Istripua izan zen? Inoiz ez zen argitu, baina badirudi Emile Davison apropos jarri zela erregearen zaldiaren aurrean, zaldia geratu eta Ingalaterra osoa berari begira jartzeko.
 
Davison mugimendu sufragistako militante bizia zen, hogeita hamabost urte zituen eta Londreseko Unibertsitatean literatura ingelesean graduatua zen. Beraz, garai hartan goi mailako titulua lortzeko aurkera izan zuten emakume apurretakoa izan zen. 1906tik emakumearen eskubideen aldeko borrokan murgilduta bizi zen. Behin baino gehiagotan zigortu zuten Gobernuko ministroei harrika egitearren, Parlamentuko leiho bat apurtzeagatik eta, [[Lloyd George]] lehen ministroarekin erratuta, apaiz baptista bati erasotzeagatik. Kartzelan gose greba ere egin zuen eta egunkari guztietan agertu zen. E. [[Pankhurst]]en jarratzailea zen eta haren Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoan sartua zegoen. Davison hil eta, handik hilabete batzuetara buruzagi sugragista horrek idatzi zuen: "Emile emakumeen eskubideen aldeko borrokalaririk handienetakoa izan da, presio handiak jasan ditu eta kartzeletan gogor erabili dute. Davison andereñoak esan zuen herria baino ez zela esnatuko giza bizitza baten sakrifizioarengatik (...).
Eta, horrela, bere burua Erregearen zaldiaren aurrera bota zuen, Maiestateen menpeko askoren begien aurrean. Horretara bere bizitza eskaini zuen Ingalaterran eta munduan sufritzen duten emakumeen askatasuna eskatzeko Erregeari (...) Davison andereñoaren heriotzak nahigabe eta, aldi berean, emozio handia eragin zidan eta ohetik altxatzeko indarrik ere ez neukan arren, haren hiletara joatea erabaki nuen; baina azkenean eza nintzen joan, etxetik irtetean poliziek atxilotu nindutelako." Biktima emakumeen borrokaren sinboloa bihurtu zen. Hala ere, urte asko igaro ziren Ingalaterran emakumeek hauteskundeetan botoa emateko eskubidea izan arte.
 
{{Politika zirriborroa}}