«Sirusho»: berrikuspenen arteko aldeak

5 bytes added ,  Duela 6 urte
t
Sirusho bera protagonista bihurtu zen gatazka politiko batek berriz eraman zuen abeslaria lehen planora [[2009ko Eurovision Abesti Txapelketa|2009ko Eurovision]]en. Moskun ospatu zen txapelketan, agerraldi bakoitzaren osteko tartean, bideo txiki bat agertzen zen herrialde bakoitzaren monumentu ezagunenekin. Errusiar errealizadoreek armeniar herriaren bideoan [[Stepanakert]]eko [[Gu geure mendiak gara]] monumentua sartu zuten, eta eraikuntza hau armeniar herriaren ikur garrantzitsua den arren, [[Karabakh Garaia|Karabakh Garaia]] lurraldean dago, ''[[De iure|de jure]]'' [[Azerbaijango Errepublika]]n dagoen lurraldea. Hala, Azerbaijanek eginiko kexuen ondoren, errealizadoreek irudia bideotik kendu zuten. Dena den, urte hartan Sirusho Armeniako botoen bozeramaile aukeratu zuten, eta botoak emateko unea iritsi zenean, armeniar abeslariak eraikinaren irudia erakutsi zuen behin eta berriz karpeta baten atzealdean. Ekintza horrek tentsio etniko ugari ekarri zituen <ref>[http://frontlineclub.com/blogs/onnikkrikorian/2009/05/festering-wounds-overshadow-eurovision-in-the-south-caucasus.html Ethnic rivalry wins over kitsch in the Caucasus] Frontlineclub. 2009.05.16</ref>.
 
2009. urteko ekainaren 6an, Sirusho Levon Kotxarianekin ezkondu zen, Armeniako bigarren presidentearen, [[Robert Kotxarian]]en, semeasemearekin <ref>[http://www.reporter.am/go/article/2009-06-12-in-a-fairytale-wedding-a-talented-pop-singer-marries-a-president-s-son "In a fairytale wedding, a talented pop singer marries a president’s son" Reporter] 2014.05.16</ref>.
 
=== 2010-gaur egun: Arrakasta ===
10.823

edits