Sirusho: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
31. lerroa:
Urte hartan bertan, 2006an, Varduhi Vardanian abeslaria auto istripu batean hil egin zen. Vardanian herrialdeko artista ospetsua eta Sirushoren lagun gertukoena zen, eta heriotzak zeharo hunkitu zuen abeslaria eta armeniar gizarte osoa. Sirushok haren omenezko kanta bat idatzi zuen, "Mez Vochinch Chi Bazhani" ("Mez Votxintx Txi Bazhani"; euskaraz, "Ezerk ez gaitu bananduko"), eta hurrengo urtean argitaratuko zen ''Hima'' hirugarren diskoan leku berezia egin zion. Hain zuzen, artistak berak ekoiztu eta idatzi zituen bertan bildutako abesti gehienak <ref>[http://www.armenianow.com/news/6735/tragic_sunday_pop_singer_dies_in_c "Tragic Sunday: Pop singer dies in car wreck" (ArmeniaNow)] 2014.05.15</ref><ref name=Bibliografia1></ref>.
[[Fitxategi:Sirusho Harutyunyan at Eurovision 2008 8.jpg|300px|right|thumb|Sirusho Eurovision txapelketan.]]
Hirugarren lan honekin, Sirushok armeniar musikaren ohiturekin hautsi nahi izan zuen. Hala, soul eta [[Rhythm and blues|R&B musika]], Armeniako musikagintzak berezko dituen folk instrumentuekin uztartu zituen; hala nola, [[duduk]], [[dhol]] eta [[zurna]] tresnekin. Gainera, Sofi Mkhejan pop abeslariarekin eginiko "Arjani eE" kolaborazioak ere harrera ona izan zuen. Hala, armeniar kantariak bi urte lehenago irabazitako garaikur gehienak eskuratu zituen berriro ere 2007. urtean <ref>[http://www.el.am/en/Sofi-Mkheyan Sofi Mkheyan] Bio. 2014.05.15</ref>.
 
=== 2008-2009: Eurovision ===