Sirusho: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
18. lerroa:
'''Siranux Harutiunian'''<ref>{{Web erref|izenburua=163. araua - Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0163.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2014.05.15}}</ref> ([[armeniera]]z, Սիրանուշ Հարությունյան; [[Erevan]], [[Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista|Armeniako SES]], [[SESB]], {{data|1987|01|7}}), '''Sirusho''' (Սիրուշո; euskal grafiaz, ''Siruxo'') ezizenaz ezagunagoa, [[armeniar etnia|armeniar]] abeslari, musikagile eta pianista da.
 
== Biografia eta ibilbide musikala ==
=== Hastapenak ===
Siranux Harutiunian 1987ko urtarrilaren 7an jaio zen Erevan hirian. Gurasoak Armeniako artista entzutetsuak dira: Siuzan Margarian, ama, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan arrakasta handia izan zuen abeslaria da, eta Hratxia Harutiunian aita, aldiz, armeniar aktore eta zuzendari ezaguna <ref name=Bibliografia1>[http://www.avproduction.am/?ln=am&page=person&id=506 "Սիրուշո Sirusho" (armenieraz)] AV Production. 2014.05.13</ref><ref>[http://www.armstar.am/am/news/?n=371 "Այսօր Սիրուշոյի ծննդյան օրն է" (armenieraz)] ArmStar. 2014.05.13</ref>.
 
25 ⟶ 26 lerroa:
Lehenbiziko albumari esker, Armeniako abeslari ospetsuenak biltzen dituzten kontzertuetan agertzen hasi zen, eta armeniar musikagileek begiz jo zuten unea izan zen. Herrialdean ez ezik, nazioartean ere arrakasta lortu zuen. Hain zuzen, armeniar herriaren diaspora zabalean bira luzea egin zuen, besteak beste, Frantzian, Alemanian eta Erresuma Batuan, Kanadan eta AEBn, Grezian, Libanon, Sirian eta Egipton, eta Errusia, Turkia eta Georgia bizilagunetan <ref name=Bibliografia2></ref>.
 
=== 2005-2007: ''Sheram'' eta ''Hima'' ===
[[Soul]] eta [[pop]] musikak biltzen dituen albuma ezagutzera eman ostean, hurrengo laneko kantuak prestatzeari ekin zion. Azkenean, 2005. urtean kaleratu zen bigarren albumean, abeslariak arbasoen ondarea omendu nahi izan zuen. Hala, [[Xeram|Gusan Xeram]] autorearen obra oinarritzat harturik, armeniar folkloreko abestiak batu zituen ''Sheram'' (euskal grafiaz, ''Xeram'') izeneko albumean. Azken musika lan honek -eta albumaren zutabea izan zen "Shorora" ("Xorora") abestiak- sari ugari irabazarazi zizkion Sirushori; esate baterako, Armeniako Musika Sarietan 2005. urteko album onenaren eta emakume artista onenaren sariak irabazi zituen, eta Errusiako eta Estatu Batuetako armeniar diasporen eskutik ere 2006. urteko emakume artista onenaren garaikurrak eskuratu zituen <ref name=Bibliografia1></ref>.
 
31 ⟶ 33 lerroa:
Hirugarren lan honekin, Sirushok armeniar musikaren ohiturekin hautsi nahi izan zuen. Hala, soul eta [[Rhythm and blues|R&B musika]], Armeniako musikagintzak berezko dituen folk instrumentuekin uztartu zituen; hala nola, [[duduk]], [[dhol]] eta [[zurna]] tresnekin. Gainera, Sofi Mkhejan pop abeslariarekin eginiko "Arjani e" kolaborazioak ere harrera ona izan zuen. Hala, armeniar kantariak bi urte lehenago irabazitako garaikur gehienak eskuratu zituen berriro ere 2007. urtean <ref>[http://www.el.am/en/Sofi-Mkheyan Sofi Mkheyan] Bio. 2014.05.15</ref>.
 
=== 2008-2009: Eurovision ===
Orduan, Sirusho ezustean harrapatu zuen proposamena luzatu zion [[Armenia 1|Armeniako Telebista Publikoa]]k: herrialdearen hurrengo urteko ordezkari izatea [[Eurovision Abesti Txapelketa]]n, hain zuzen ere. Abeslariak aukera onartu eta telebista kateak emanaldia prestatzeari ekin zion. Lau armeniar konpositorek propio ekoiztutako eta Sirushok letra jarritako lau kanta agertu ziren, eta, azkenean, armeniar ikus-entzuleen botoei esker, herrialdea ordezkatuko zuen abestia aukeratu zen, "[[Qélé, Qélé]]" ("Kele, Kele"; euskaraz, "Goazen, Goazen") <ref>[http://www.eurovision.tv/page/news?id=544 "Armenia: Sirusho's song selected tonight"] Eurovision.tv. 2014.05.13</ref>.
 
[[2008ko Eurovision Abesti Txapelketa|2008ko Eurovision]] Belgrad hirian ospatu zen. Sirusho, maiatzaren 20an izan zen lehenengo finalaurrekoan, maiatzaren 24ko finalera zuzenean sailkatzea lortu zuen. Hain zuzen, finalaurrekoan parte hartu zuten hemeretzi herrialdetatik bigarrena izan zen Armenia, eta, guztira, 139 puntu eskuratu zituen abeslariak. Larunbatean ospatu zen finalean, aldiz, hogeita bost abestiren artean laugarren postua lortu zuen Sirushok, denera, 199 puntu. Arrakasta handia izan zen Armeniarentzat, inoiz Eurovision txapelketan lortu duen posturik altuena izan baitzen. Gainera, 12 puntu gehien jaso zituen abestia izan zen Sirushorena, Belgikatik, Errusiatik, Frantziatik, Georgiatik, Greziatik, Herbehereetatik, Poloniatik eta Txekiar Errepublikatik iritsi ziren puntuak. Garaikurra, baina, Errusiako [[Dima Bilan]] abeslariak irabazi zuen <ref>[http://www.eurovision.tv/page/history/by-year/contest?event=1469 Eurovision Song Contest 2008] eurovision.tv. 2014.05.15</ref>.
 
Musika lehiaketan nabarmendu ostean, grezierazko abesti bat kaleratu zuen 2009ko apirilean, "Erotas" edo "Erotas Ksafnikos" (euskaraz, "Ustekabezko maitasuna"). Erritmo azkarreko abestia Greziako [[laïko]] herri musika tradizionalean oinarrituta dago, eta Armenian ez ezik, Grezia eta Zipren ere entzute handia izan zuen. Hala ere, urte hura arrakasta musikalek baino gehiago, abeslariaren bizitza pribatuak markatu zuen <ref>[http://www.esctoday.com/multimedia/showVid.php?id=tT3hhG_xJv0 Sirusho - Erotas Ksafnikos (Tashir Armenian Awards 2009)] ''ESCToday''</ref>.
<ref>[http://wiwibloggs.com/2014/03/18/armenia-sirusho-antarber-ashkarh/43245/# "Sirusho releases Antarber Ashkarh"] Wiwibloggs. 2014.05.15</ref>
 
Hain zuzen, [[2009ko Eurovision Abesti Txapelketa|2009ko Eurovision]]en bizi izan zen eta Sirusho bera protagonista bihurtu zen gatazka politiko batek berriz eraman zuen abeslaria lehen planora. Moskun ospatu zen txapelketan, agerraldi bakoitzaren osteko tartean, bideo txiki bat agertzen zen herrialde bakoitzaren monumentu ezagunenekin. Errusiar errealizadoreek armeniar herriaren bideoan [[Stepanakert]]eko [[Gu geure mendiak gara]] monumentua sartu zuten, eta eraikuntza hau armeniar herriaren ikur garrantzitsua den arren, [[Karabakh Garaia|Karabakh Garaia]] lurraldean dago, ''[[De iure|de jure]]'' [[Azerbaijango Errepublika]]n dagoen lurraldea. Hala, Azerbaijanek eginiko kexuen ondoren, errealizadoreek irudia bideotik kendu zuten. Dena den, urte hartan Sirusho Armeniako botoen bozeramaile aukeratu zuten, eta botoak emateko unea iritsi zenean, armeniar abeslariak eraikinaren irudia erakutsi zuen behin eta berriz karpeta baten atzealdean. Ekintza horrek tentsio etniko ugari sortu zituen <ref>[http://frontlineclub.com/blogs/onnikkrikorian/2009/05/festering-wounds-overshadow-eurovision-in-the-south-caucasus.html Ethnic rivalry wins over kitsch in the Caucasus] Frontlineclub. 2009.05.16</ref>.
 
2009. urteko ekainaren 6an, Sirusho Levon Kotxarianekin ezkondu zen, Armeniako bigarren presidentearen, [[Robert Kotxarian]]en, semea <ref>[http://www.reporter.am/go/article/2009-06-12-in-a-fairytale-wedding-a-talented-pop-singer-marries-a-president-s-son "In a fairytale wedding, a talented pop singer marries a president’s son" Reporter] 2014.05.16</ref>.
 
2009an Sirushok ere [[Boaz Mauda]] eta [[Jelena Tomasevic]] 2008ko Eurovisioneko lehiakideekin "Time To Pray" abestia argitaratu zuen maiatzean.
 
=== 2010-gaur egun: Arrakasta ===
 
 
<ref>[http://wiwibloggs.com/2014/03/18/armenia-sirusho-antarber-ashkarh/43245/# "Sirusho releases Antarber AshkarhAshkharh"] Wiwibloggs. 2014.05.15</ref>
 
== Diskografia ==