«Lurrun-makina»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
 
[[Joseph Black]]-en laguntzarekin, bero sorra aurkitzera bultzatuko zuten ikerkuntzetan lanpetuta zebilela, Newcomen-en makina hobetzeko helburua hartu zuen [[James Watt]]-ek. Saiakuntzetan zehar, lurrina ura baino bero-erreserba askoz handiagoa zela ohartu zen. Ondorioztatu zuen Newcomen-en artisau-makinan sortzen ziren bero-galerak mugatu behar zirela erregai-kontsumoa txikitzeko, makina hauen eragozpen nagusia zena. Arazoa aztertzerakoan, hainbat fenomenoz jabetu zen: lurrina hozteko prozesuak hutsa nahikoa lortzeko makina mugitzeko, lurrunaren hondar-presioa eta zilindroak berak sortutako galerak. Bere hondorengo saiakuntzetan, benetako zientzia-lanetan murgilduta, zilindroa temperatura berdinean mantendu behar zela ondorioztatu zuen.Bere hitzen arabera, larunbat eder batean paseatzen ari zen bitartean, makinari buruz hausnartzen ari zela, ideia bat bururatu zitzaion: “lurruna gorputz elastikoa[[elastiko]]a denez, hutsean hauspeatuko da. Beraz , zilindroa[[zilindro]]a asetutako andel batekin elkartuta egongo balitz, bertan hauspeatuko litzateke kondentsatuz, zilindroa hoztu gabe”.
 
Hala ere, banadutako kondentsadorearen garapenak eta hobekuntzak behartsu utzi zuten Watt, eta 1765ean emplegua bilatu eta bere lana baztertu behar izan zuen. 1767an John Roebuck-ek bere saiakutzak eta ustiapen komertziala finantzatzea onartu zuen, patentearen onuren bi herenen truke. 1768an Watt-ek modu egokian jarduten zuen eredu bat eraiki zuen, inperfektua, eta hurrengo urtean patente-eskaera aurkeztu zuten. Hainbat gorabehera ekonomiko ondoren, Roebuck bere zatiari uko ugin zion, Matthew Boulton-en onuran.Azkenean, Boulton-ek eta Watt-ek praktikara eraman zuten bere asmaketa eta baita beste hobekutza batzuk ere.
Anonymous user