Etxebizitza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Mexico Dic 06 209.jpg|thumbnail|Bizitegi-etxebizitza blokeak Mexiko Hirian]]
'''Etxebizitza''' bizitzeko [[eraikin]]a da
'''Etxebizitza''' [[Eraikuntza|eraikuntza]] bat da funtzio nagusi gisa pertsonei aterpea eta gela eskaintzea duena, [[eguraldi]] txarretik eta beste mehatxu batzuetatik babesteko. Etxebizitza izendatzeko beste modu batzuk dira: [[apartamentu]], gela, [[etxe]], [[bizileku]], [[egonaldi]], beheko su, lare, [[luxuzko etxe]], [[pisu]] etab.
 
Etxebizitza duinerako eskubidea [[giza eskubide]] bat da.
 
== Ohar historikoak ==
 
Gizakiak beti izan du aire zabaleko arriskuetatik babesteko beharra. Historiaurrean, aurkako klimatik edo basapiztietatik urruntzeko, [[haitzulo]] naturaletan gorde ohi zen [[Familia|familiarekin]], nuklearra edo hedatuta izan.
 
Tradizioz, [[landa-munduan]] berezko erabiltzaileak ziren bere etxebizitza eraikitzeko arduradunak, bere beharren eta erabileraren arabera inguruko ohiko ereduetatik abiatuta; aitzitik, [[Hiri|hirietan]], ohikoagoa zen [[Artisau|artisauek]] eta/edo arkitekto espezializatuek eraikitzea etxebizitzak. Garatutako herrialdetan, etxebizitzen [[diseinu|diseinua]] [[arkitekto]] eta ingeniarien eskumen esklusiboa izatera pasa da; [[eraiki|eraikitzea]], berriz, enpresa eta profesional espezifikoek egiten dute, arkitekto eta/edo beste teknikoen zuzendaritza pean.
 
== Etxebizitza hutsak edo jenderik gabekoak - Hiri-patologia ==
 
[[Fitxategi:Apartment block on side street.JPG|thumbnail|Etxebizitza-blokeak Txinan]]
Bizitzeko egoeran dauden utzitako etxeak, jenderik gabekoak edo hutsak (denboraldi motzetan betetzen diren bigarren etxebizitzekin nahastu behar ez direnak) arazo sozial bat dira [[etxebizitzarako sarbide|etxebizitzarako sarbidearen]] ikuspuntutik. Eta arazo honek herrialde desberdinen etxebizitza-politikak zalantzan jartzen ditu. Aldi berean etxebizitza hutsak eta asegabeko eskariak egoteak baliabideen galera eta higiezinen parkearen kudeaketa txarra adierazten du. Jabearen ikuspuntutik hutsik dagoen etxebizitzaren mantenuak sortutako gastuak ordaindu ahal baditu, ez dago arazorik. Ikuspuntu sozialetik, aldiz, etxebizitza huts bat hiri-patologia da.
 
Jenderik gabeko etxebizitzei dagokien politika publikoak oso mota desberdinekoak dira nahiz eta oro har, [[jabe|jabearen]] gelditasuna, oso neurri desberdinean, zigortzeko joera dagoen -dela banku bat, dela talde finantzario edo inbertitzailea, dela higiezinen enpresa bat edo partikular bat- aipaturiko etxebizitzari erabilera emateko. Horretarako neurriak hartzen dira, hasi erabateko edo denboraldi baterako [[desjabetze|desjabetzetik]], hainbat [[tasa]] eta [[Zerga|zergen]] igotzera.
 
== Etxebizitzaren erabilerak ==
 
Etxebizitzaren funtzio nagusia aterpean egoteko leku seguru eta erosoa
izatea da.
11 ⟶ 28 lerroa:
 
Aipagarria den beste alderdi bat etxebizitzaren barruan edo inguruetan garatzen diren zereginen multzoa da, hauek hainbat kulturetako askotariko etxebizitza-formak asko baldintzatzen baitituzte.  [[Jaki]]ak prestatzea eta egitea, arropa garbitzea, norbera garbitzea edo umeak eta eriak zaintzea eta hauek burutzeko modua eta beharrezko bitartekoak, eraikina baldintzatzen dute neurri handian.  Etxebizitza askotan, [[etxetresnaelektriko|etxetresna elektrikoek]] mekanizatu dituzte aipatutako zeregin asko; beraz, energia-kontsumoak ordezkatu du gune zabalen beharra eta etxeko lan hauek burutzeko pertsona baten edo gehiagoren erabateko dedikazioa.
 
 
Joera honen azken urratsa [[domotika]] da. Honen xedea etxebizitzaren elementu gehienak automatizatzea da.