«Sirusho»: berrikuspenen arteko aldeak

999 bytes added ,  Duela 6 urte
t
[[Soul]] eta [[pop]] musikak biltzen dituen albuma ezagutzera eman ostean, hurrengo laneko kantuak prestatzeari ekin zion. Azkenean, 2005. urtean kaleratu zen bigarren albumean, abeslariak arbasoen ondarea omendu nahi izan zuen. Hala, [[Xeram|Gusan Xeram]] autorearen obra oinarritzat harturik, armeniar folkloreko abestiak batu zituen ''Sheram'' (euskal grafiaz, ''Xeram'') izeneko albumean. Azken musika lan honek -eta albumaren zutabea izan zen "Shorora" ("Xorora") abestiak- sari ugari irabazarazi zizkion Sirushori; esate baterako, Armeniako Musika Sarietan 2005. urteko album onenaren eta emakume artista onenaren sariak irabazi zituen, eta Errusiako eta Estatu Batuetako armeniar diasporen eskutik ere 2006. urteko emakume artista onenaren garaikurrak eskuratu zituen <ref name=Bibliografia1></ref>.
 
Urte hartan bertan, 2006an, Varduhi Vardanian abeslaria auto istripu batean hil egin zen. VardanyanVardanian herrialdeko artista ospetsua eta Sirushoren lagun gertukoena zen, eta heriotzak zeharo hunkitu zuen abeslaria eta armeniar gizarte osoa. Sirushok haren omenezko kanta bat idatzi zuen, "Mez Vochinch Chi Bazhani" ("Mez Votxintx Txi Bazhani"; euskaraz, "Ezerk ez gaitu bananduko"), eta hurrengo urtean argitaratuko zen ''Hima'' hirugarren diskoan leku berezia egin zion. Hain zuzen, artistak berak ekoiztu eta idatzi zituen bertan bildutako abesti gehienak <ref>[http://www.armenianow.com/news/6735/tragic_sunday_pop_singer_dies_in_c "Tragic Sunday: Pop singer dies in car wreck" (ArmeniaNow)] 2014.05.15</ref><ref name=Bibliografia1></ref>.
[[Fitxategi:Sirusho Harutyunyan at Eurovision 2008 8.jpg|300px|right|thumb|Sirusho Eurovision txapelketan.]]
Hirugarren lan honekin, Sirushok armeniar musikaren ohiturekin hautsi nahi izan zuen. Hala, soul eta [[Rhythm and blues|R&B musika]], Armeniako musikagintzak berezko dituen folk instrumentuekin uztartu zituen; hala nola, [[duduk]], [[dhol]] eta [[zurna]] tresnekin. Gainera, Sofi Mkhejan pop abeslariarekin eginiko "Arjani e" kolaborazioak ere harrera ona izan zuen. Hala, armeniar kantariak bi urte lehenago irabazitako garaikur gehienak eskuratu zituen berriro ere 2007. urtean <ref>[http://www.el.am/en/Sofi-Mkheyan Sofi Mkheyan] Bio. 2014.05.15</ref>.
 
Orduan, Sirusho ezustean harrapatu zuen proposamena luzatu zion [[Armenia 1|Armeniako Telebista Publikoa]]k: herrialdearen hurrengo urteko ordezkari izatea [[Eurovision Abesti Txapelketa]]n, hain zuzen ere. Abeslariak aukera onartu eta telebista kateak emanaldia prestatzeari ekin zion. Lau armeniar konpositorek propio ekoiztutako eta Sirushok letra jarritako lau kanta agertu ziren, eta, azkenean, armeniar ikus-entzuleen botoei esker, herrialdea ordezkatuko zuen abestia aukeratu zen, "[[Qélé, Qélé]]" ("Kele, Kele"; euskaraz, "Goazen, Goazen") <ref>[http://www.eurovision.tv/page/news?id=544 "Armenia: Sirusho's song selected tonight"] Eurovision.tv. 2014.05.13</ref>.
 
[[2008ko Eurovision Abesti Txapelketa|2008ko Eurovision]] Belgrad hirian ospatu zen. Sirusho, maiatzaren 20an izan zen lehenengo finalaurrekoan, maiatzaren 24ko finalera zuzenean sailkatzea lortu zuen. Hain zuzen, finalaurrekoan parte hartu zuten hemeretzi herrialdetatik bigarrena izan zen Armenia, eta, guztira, 139 puntu eskuratu zituen abeslariak. Larunbatean ospatu zen finalean, aldiz, hogeita bost abestiren artean laugarren postua lortu zuen Sirushok, denera, 199 puntu. Arrakasta handia izan zen Armeniarentzat, inoiz Eurovision txapelketan lortu duen posturik altuena izan baitzen. Gainera, 12 puntu gehien jaso zituen abestia izan zen Sirushorena, Belgikatik, Errusiatik, Frantziatik, Georgiatik, Greziatik, Herbehereetatik, Poloniatik eta Txekiar Errepublikatik iritsi ziren puntuak. Garaikurra, baina, Errusiako [[Dima Bilan]] abeslariak irabazi zuen <ref>[http://www.eurovision.tv/page/history/by-year/contest?event=1469 Eurovision Song Contest 2008] eurovision.tv. 2014.05.15</ref>.
 
<ref>[http://wiwibloggs.com/2014/03/18/armenia-sirusho-antarber-ashkarh/43245/# "Sirusho releases Antarber Ashkarh"] Wiwibloggs. 2014.05.15</ref>
10.823

edits