«Sirusho»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 6 urte
t
[[Soul]] eta [[pop]] musikak biltzen dituen albuma ezagutzera eman ostean, hurrengo laneko kantuak prestatzeari ekin zion. Azkenean, 2005. urtean kaleratu zen bigarren albumean, abeslariak arbasoen ondarea omendu nahi izan zuen. Hala, [[Xeram|Gusan Xeram]] autorearen obra oinarritzat harturik, armeniar folkloreko abestiak batu zituen ''Sheram'' (euskal grafiaz, ''Xeram'') izeneko albumean. Azken musika lan honek -eta albumaren zutabea izan zen "Shorora" ("Xorora") abestiak- sari ugari irabazarazi zizkion Sirushori; esate baterako, Armeniako Musika Sarietan 2005. urteko album onenaren eta emakume artista onenaren sariak irabazi zituen, eta Errusiako eta Estatu Batuetako armeniar diasporen eskutik ere 2006. urteko emakume artista onenaren garaikurrak eskuratu zituen <ref name=Bibliografia1></ref>.
 
Urte hartan bertan, 2006an, Varduhi Vardanian abeslaria auto istripu batean hil egin zen. Vardanyan herrialdeko artista ospetsua eta Sirushoren lagun gertukoena zen, eta heriotzak zeharo hunkitu zuen abeslaria eta armeniar gizarte osoa. Sirushok haren omenezko kanta bat idatzi zuen, "Mez Vochinch Chi Bazhani" ("Mez VotxnitxVotxintx Txi Bazhani"; euskaraz, "Ezerk ez gaitu bananduko"), eta hurrengo urtean argitaratuko zen ''Hima'' hirugarren diskoan leku berezia egin zion. Hain zuzen, artistak berak ekoiztu eta idatzi zituen bertan bildutako abesti gehienak <ref>[http://www.armenianow.com/news/6735/tragic_sunday_pop_singer_dies_in_c "Tragic Sunday: Pop singer dies in car wreck" (ArmeniaNow)] 2014.05.15</ref><ref name=Bibliografia1></ref>.
[[Fitxategi:Sirusho Harutyunyan at Eurovision 2008 8.jpg|300px|right|thumb|Sirusho Eurovision txapelketan.]]
Hirugarren lan honekin, Sirushok armeniar musikaren ohiturekin hautsi nahi izan zuen. Hala, soul eta [[Rhythm and blues|R&B musika]], Armeniako musikagintzak berezko dituen folk instrumentuekin uztartu zituen; hala nola, [[duduk]], [[dhol]] eta [[zurna]] tresnekin. Gainera, Sofi Mkhejan pop abeslariarekin eginiko "Arjani e" kolaborazioak ere harrera ona izan zuen. Hala, armeniar kantariak bi urte lehenago irabazitako garaikur gehienak eskuratu zituen berriro ere 2007. urtean <ref>[http://www.el.am/en/Sofi-Mkheyan Sofi Mkheyan] Bio. 2014.05.15</ref>.
10.823

edits