Energia-efizientzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
Energia eraginkortasunaren helburua energia kontsumoa murriztea da. Hori lortzeko bi bide nagusi daude: batetik energia-kontsumitzaile zuzenak diren pertsona eta erakundeek energia-kontsumoa murriztu ahal dute; bestetik, industri eta merkataritza-erabiltzaileek eraginkortasuna handitu ahal dute, hau da energia berberarekin etekin handiagoa lortu. Gaur egungo kezkak dira energia nola aurreztu eta energia elektrikoa sortzeak ingurumenean eragiten duen kaltea nola murriztu. Efizientzia energetikoari energia-aurrezte ere esaten zaio.
 
===Etxean energia nola aurreztu===
 
Etxebizitza baten kontsumo energetikoa eraikuntza bioklimatiko baten bidez edo berokuntza, etxetresna elektriko eta argiztapen efizienteagoaren bidez murriztu daiteke, baita bertako bizilagunen kontsumo-ohituren aldaketarekin ere.
 
====Berokuntza eta ur beroa====
 
Berokuntza energia aurrezteko tresna ere izan daiteke, nagusiki kontsumo-ohitura arrazionala egiten bada, kontuan hartuta etxebizitza baten kontsumoan kontsumo totalaren % 46 izan daitekeela (% 60ra irits daiteke ur beroa kontuan hartzen bada). Energia aurrezteko galdara efiziente bat aukeratu behar da eta gelen isolamendu termiko egokia burutu.
15. lerroa:
Ur beroari dagokionez, eguzki-energia termikoa erabil daiteke laguntza gisa, energia biltegiratzen duten sistemak erabiliz, ur beroa ahal den gehienetan erabilgarri egoteko.
 
=====Berokuntza-ohiturak=====
Jakin beharra dago etxebizitza baten tenperatura 19 eta 21 ºC artean egon behar dela egunez eta 15 eta 17[[ºC]] artean gauez. Gradu bakoitzak kontsumoa % 7 handitzen du. Horregatik, aholkatzen da:
*Tenperatura-baldintzen araberako arropa erabiltzea; edredoiak, tapakiak eta antzeko jantziak erabil daitezke.
21. lerroa:
*Gelen isolamendua kontrolatzea, irekita dauden leihoetatik datorren aire hotza edo bero-ihesak eragozteko.
 
=====Ur beroa erabiltzeko ohiturak=====
Etxebizitzako ekintza espezifiko batzuk erabili ohi da '''ur beroa''', esate baterako dutxan, komunean, ontziteria garbitzerakoan eta abar. Hauetan guztietan, honakoa gomendatzen da:
*Ur beroa beharrezkoa denean soilik erabiltzea, garbiketan ez baita beti beharrezkoa.
 
====Etxetresnak====
Etxetresnek etxebizitzetako [[energia]] aurreztearen zati handi bat dira. Gehienek [[Europa|Europan]] etiketatze berezi bat eramaten dute, etiketa energetikoa deritzona, non tresna bakoitzaren kontsumoarekiko '''efizientzia''' eta ingurumenarekiko errespetua agertzen diren. Hala ere, guztiek ez dute eramaten, asko eta denbora luzez kontsumitzen dutenek soilik daramate: hozkailu eta izozgailuak, garbigailuak, lehorgailuak, ontzi-garbigailuak, argiteriak, labe elektrikoak eta aire girotuak.
 
Europako araubideak efizientzia eskala baten bitartez neurtzen du, eta zazpi maila bereizten ditu. Kolorezko kodeen bidez hautematen dira, orlegitik eta A letraz hasiz, gorriz eta G letraz amaituz, efizientzia handienekotik, gutxienekora. A motako etxetresna bat klase ertaineko batek kontsumitutako energiaren % 55 gutxiago kontsumitzera irits daiteke; beraz, kontuan hartzeko aukeraketa da dirua aurrezterako garaian.
 
=====Etxetresna ohiturak=====
Ohiturei dagokionez, arau orokor gisa, erabilera arrazional eta mantentze ona azpimarratzen dute.
*Hozkailua: atea ongi itxirik mantentzea behar da momentu oro. Hobe da behin irekitzea denbora batez, sarritan eta denbora gutxiagoan baino.
*Garbigailua eta ontzi-garbigailua: garbiketak planifikatu, garbiketa bakoitzean karga maximoa betez. Berdin kontsumitzen du erdi beterik eta guztiz beterik.
 
[[:Kategoria:Ingurumen zientziak]]
 
[[:Kategoria:Ingurumen zientziak]]
 
[[Kategoria:Efizientzia energetikoa]]