Sirusho: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
18. lerroa:
'''Siranush Harutyunyan''' ([[armeniera]]z, Սիրանուշ Հարությունյան; [[Erevan]], [[Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista|Armeniako SES]], [[SESB]], {{data|1987|01|7}}), '''Sirusho''' (Սիրուշո) ezizenaz ezagunagoa, [[armeniar etnia|armeniar]] abeslari, musikagile eta pianista da.
 
== Biografia eta ibilbide musikala ==
Siranush Harutyunyan 1987ko urtarrilaren 7an jaio zen Erevan hirian. Gurasoak Armeniako artista entzutetsuak dira: Syuzan Margaryan, ama, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan arrakasta handia izan zuen abeslaria da, eta Hrachya Harutyunyan aita, aldiz, armeniar aktore eta zuzendari ezaguna <ref name=Bibliografia1>[http://www.avproduction.am/?ln=am&page=person&id=506 "Սիրուշո Sirusho" (armenieraz)] AV Production. 2014.05.13</ref><ref>[http://www.armstar.am/am/news/?n=371 "Այսօր Սիրուշոյի ծննդյան օրն է" (armenieraz)] ArmStar. 2014.05.13</ref>.
 
26. lerroa:
 
[[Soul]] eta [[pop]] musikak biltzen dituen albuma ezagutzera eman ostean, hurrengo laneko kantuak prestatzeari ekin zion. Azkenean, 2005. urtean kaleratu zen bigarren albumean, abeslariak arbasoen ondarea omendu nahi izan zuen. Hala, [[Sheram|Gusan Sheram]] autorearen obra oinarritzat harturik, armeniar folkloreko abestiak batu zituen ''Sheram'' izeneko albumean. Azken musika lan honek -eta albumaren zutabea izan zen "Shorora" abestiak- sari ugari irabazarazi zizkion Sirushori; esate baterako, Armeniako Musika Sarietan 2005. urteko album onenaren eta emakume artista onenaren sariak irabazi zituen, eta Errusiako eta Estatu Batuetako armeniar diasporen eskutik ere 2006. urteko emakume artista onenaren garaikurrak eskuratu zituen <ref name=Bibliografia1></ref>.
[[Fitxategi:Sirusho Harutyunyan at Eurovision 2008 8.jpg|300px|right|thumb|Sirusho Eurovision txapelketan.]]
 
Urte hartan bertan, 2006an, Varduhi Vardanyan abeslaria auto istripu batean hil egin zen. Vardanyan herrialdeko artista ospetsua eta Sirushoren lagun gertukoena zen, eta heriotzak zeharo hunkitu zuen abeslaria eta armeniar gizarte osoa. Sirushok haren omenezko kanta bat idatzi zuen, "Mez Vochinch Chi Bazhani" ("Ezerk ez gaitu bananduko"), eta hurrengo urtean argitaratuko zen ''Hima'' hirugarren diskoan leku berezia egin zion. Hain zuzen, artistak berak ekoiztu eta idatzi zituen bertan bildutako abesti gehienak <ref>[http://www.armenianow.com/news/6735/tragic_sunday_pop_singer_dies_in_c "Tragic Sunday: Pop singer dies in car wreck" (ArmeniaNow)] 2014.05.15</ref><ref name=Bibliografia1></ref>.
[[Fitxategi:Sirusho Harutyunyan at Eurovision 2008 8.jpg|300px|right|thumb|Sirusho Eurovision txapelketan.]]
 
Hirugarren lan honekin, Sirushok armeniar musikaren ohiturekin hautsi nahi izan zuen. Hala, soul eta [[Rhythm and blues|R&B musika]], Armeniako musikagintzak berezko dituen folk instrumentuekin uztartu zituen; hala nola, [[duduk]], [[dhol]] eta [[zurna]] tresnekin. Gainera, Sofi Mkheyan pop abeslariarekin eginiko "Arjani e" kolaborazioak ere harrera ona izan zuen. Hala, armeniar kantariak bi urte lehenago irabazitako garaikur gehienak eskuratu zituen berriro ere 2007. urtean <ref>[http://www.el.am/en/Sofi-Mkheyan Sofi Mkheyan] Bio. 2014.05.15</ref>.
 
Orduan, Sirusho ezustean harrapatu zuen proposamena luzatu zion [[Armenia 1|Armeniako Telebista Publikoa]]k: herrialdearen hurrengo urteko ordezkari izatea [[Eurovision Abesti Txapelketa]]n, hain zuzen ere. Abeslariak aukera onartu eta telebista kateak emanaldia prestatzeari ekin zion. Lau armeniar konpositorek propio ekoiztutako eta Sirushok letra jarritako lau kanta agertu ziren, eta, azkenean, armeniar ikus-entzuleen botoei esker, herrialdea ordezkatuko zuen abestia aukeratu zen, "[[Qele, Qele]]" ("Goazen, goazen") <ref>[http://www.eurovision.tv/page/news?id=544 "Armenia: Sirusho's song selected tonight"] Eurovision.tv. 2014.05.13</ref>.
 
<ref>[http://www.eurovision.tv/page/news?id=544 "Armenia: Sirusho's song selected tonight"] Eurovision.tv. 2014.05.13</ref>
<ref>[http://wiwibloggs.com/2014/03/18/armenia-sirusho-antarber-ashkarh/43245/# "Sirusho releases Antarber Ashkarh"] Wiwibloggs. 2014.05.15</ref>