Sirusho: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
21. lerroa:
Siranush Harutyunyan 1987ko urtarrilaren 7an jaio zen Erevan hirian. Gurasoak Armeniako artista entzutetsuak dira: Syuzan Margaryan, ama, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan arrakasta handia izan zuen abeslaria da, eta Hrachya Harutyunyan aita, aldiz, armeniar aktore eta zuzendari ezaguna <ref name=Bibliografia1>[http://www.avproduction.am/?ln=am&page=person&id=506 "Սիրուշո Sirusho" (armenieraz)] AV Production. 2014.05.13</ref><ref>[http://www.armstar.am/am/news/?n=371 "Այսօր Սիրուշոյի ծննդյան օրն է" (armenieraz)] ArmStar. 2014.05.13</ref>.
 
Umetatik erakutsi zuen Sirushok musikarako talentu berezia; hala nola, zazpi urte zituela hasi zen musika propioa idazten, armenieraz eta ingelesez; zortzi urterekin, berriz, lehen aldiz oholtzaraoholtza gainera igo eta jendaurrean abestu zuen; hurrengo urtean, bederatzi urte baino ez zituela, berak konposatutako abesti bati esker talentu berrientzako sari bat irabazi zuen; eta hamar urterekin, azkenik, herrialdean sona handia duen hogeita bi urte azpiko gazte abeslarientzako txapelketa bat irabazi zuen. Urte guzti horietan liruratutako zaleen bultzadaz, lehen albuma hamahiru urte baino ez zituela kaleratu zuen, 2000. urtean; izenburua, ''Sirusho'' <ref name=Bibliografia1></ref><ref name=Bibliografia2>[https://web.archive.org/web/20110531154212/http://www.sirusho.am/pages.php?al=bio "Biografia"] Sirushoren webgune ofiziala. 2014.05.13</ref>.
 
Lehenbiziko albumari esker, Armeniako abeslari ospetsuenak biltzen dituzten kontzertuetan agertzen hasi zen, eta armeniar musikagileek begiz jo zuten unea izan zen. Herrialdean ez ezik, nazioartean ere arrakasta lortu zuen. Hain zuzen, armeniar herriaren diaspora zabalean bira luzea egin zuen, besteak beste, Frantzian, Alemanian eta Erresuma Batuan, Kanadan eta AEBn, Grezian, Libanon, Sirian eta Egipton, eta Errusia, Turkia eta Georgia bizilagunetan <ref name=Bibliografia2></ref>.
 
[[Soul]] eta [[pop]] musikamusikak biltzen dituen albuma ezagutzera eman ostean, hurrengo laneko kantuak prestatzeari ekin zion. Azkenean, 2005. urtean kaleratu zen bigarren albumean, abeslariak arbasoen ondarea omendu nahi izan zuen. Hala, [[Sheram|Gusan Sheram]] autorearen obra oinarritzat harturik, armeniar folkloreko abestiak batu zituen ''Sheram'' izeneko albumean. Azken musika lan honek -eta albumaren zutabea izan zen "Shorora" abestiak- sari ugari irabazarazi zizkion Sirushori; esate baterako, Armeniako Musika Sarietan 2005. urteko album onenaren eta emakume artista onenaren sariak irabazi zituen, eta Errusiako eta Estatu Batuetako armeniar diasporen eskutik ere 2006. urteko emakume artista onenaren garaikurrak eskuratu zituen <ref name=Bibliografia1></ref>.
[[Fitxategi:Sirusho Harutyunyan at Eurovision 2008 8.jpg|300px|right|thumb|Sirusho Eurovision txapelketan.]]
 
Urte hartan bertan, 2006an, Varduhi Vardanyan abeslaria auto istripu batean hil egin zen. Vardanyan herrialdeko artista ospetsua eta Sirushoren lagun gertukoena zen, eta heriotzak zeharo hunkitu zuen abeslaria eta armeniar gizarte osoa. Sirushok haren omenezko kanta bat idatzi zuen, "Mez Vochinch Chi Bazhani" ("Ezerk ez gaitu bananduko"), eta hurrengo urtean argitaratuko zen ''Hima'' hirugarren diskoan leku berezia egin zion. Hain zuzen, artistak berak ekoiztu eta idatzi zituen bertan bildutako abesti gehienak <ref>[http://www.armenianow.com/news/6735/tragic_sunday_pop_singer_dies_in_c "Tragic Sunday: Pop singer dies in car wreck" (ArmeniaNow)] 2014.05.15</ref><ref name=Bibliografia1></ref>.
 
Hirugarren lan honekin, Sirushok armeniar musikaren ohiturekin hautsi nahi izan zuen. Hala, soul eta [[Rhythm and blues|R&B musika]], Armeniako musikagintzak berezko dituen folk instrumentuekin uztartu zituen; hala nola, [[duduk]], [[dhol]] eta [[zurna]] tresnekin. Gainera, Sofi Mkheyan pop abeslariarekin eginiko "Arjani e" kolaborazioak ere harrera ona izan zuen. Hala, armeniar kantariak bi urte lehenago irabazitako garaikur gehienak eskuratu zituen berriro ere 2007. urtean <ref>[http://www.el.am/en/Sofi-Mkheyan Sofi Mkheyan] Bio. 2014.05.15</ref>.
 
 
<ref>[http://www.eurovision.tv/page/news?id=544 "Armenia: Sirusho's song selected tonight"] Eurovision.tv. 2014.05.13</ref>