Etxebizitza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
== Etxebizitza ==
 
=== '''Etxebizitzaren erabilerak''' ===
Etxebizitzaren funtzio nagusia aterpean egoteko leku seguru eta erosoa
izatea da.
 
Klimak eraikinaren
forman eta eraikitze-materialetan asko eragiten du, baita barnean garatzen
diren zereginetan ere. Klima gogorrenek, 
kanpo-giroarekiko isolamendu gehiago eskatzen dute, eta ahal diren ekintza
gehienak etxebizitzaren ingurune kontrolatu eta erosoan burutzeko joera dago.
Klima epelagoetan, aldiz, klimatizazio-eskakizunak askoz txikiagoak dira eta
horrez gain, eguneroko ekintza gehienak etxebizitzaren kanpoaldean egiten dira.
 
Eskuarki etxebizitza
bakoitzean [[familia]] bakarra bizi dela uste da, baina ideia hau argitu behar da:
familia mota ezberdinak daude eta etxebizitza batzuetan familia bat baino
gehiago bizi da. Garatutako munduan, familia bakarren etxebizitzak barne
hartzen dituen eraikinari ''etxebizitza
kolektiboa ''deritzo. Bestela, ''familia
bakarreko etxebizitza ''litzateke. Gaur egun, egoera ekonomikoa dela eta, ''[[partekatutako etxebizitzak]] ''ere badira,
non familia-harremanik ez duten pertsonak elkarrekin bizi diren.
 
Aipagarria den beste alderdi bat etxebizitzaren barruan edo inguruetan
garatzen diren zereginen multzoa da, hauek hainbat kulturetako askotariko etxebizitza-formak
asko baldintzatzen baitituzte.  Jakiak prestatzea
eta egitea, arropa garbitzea, norbera garbitzea edo umeak eta eriak zaintzea eta
hauek burutzeko modua eta beharrezko bitartekoak, eraikina baldintzatzen dute
neurri handian.  Etxebizitza askotan, [[etxetresna
elektrikoek]] mekanizatu dituzte aipatutako zeregin asko; beraz, energia-kontsumoak
ordezkatu du gune zabalen beharra eta etxeko lan hauek burutzeko pertsona baten
edo gehiagoren erabateko dedikazioa.
 
Joera honen azken urratsa [[domotika]] da. Honen xedea
etxebizitzaren elementu gehienak automatizatzea da.
=== Etxebizitza motak ===